Helburu berriak jartzea eta zure produktibitate pertsonala hobetzea ez da lan erraza izaten, eta batez ere, lehenago ondo antolatu ez bazara.

Kasu askotan, antolakuntza on batekin, zure helburuak lortu ahalko dituzu. Eta honengatik, gaur KZguneatik, zure produktibitatea hobetzeko ondorengo aplikazioen inguruan informazioa eman nahi dizugu.

Aplikazio guztiak Google-k garatutako agenda eta egutegi elektronikoarekin, hau da, Google Calendar-ekin sinkronizatzen dira, eta hau honela, aplikazioak egutegitik kontrolatu ahalko dituzu.

Google Calendar-ekin sinkronizatutako aplikazioak

Google Calendar-ekin ekitaldiak eta oroigarriak gehitzeaz gain, ondorengo aplikazioekin zure antolakuntza hobetuko ahalko duzu.

Gmail

Gmail korreo elektroniko bezala erabiltzen baduzu, hegaldi, kontzertu, jatetxe, hotel… batetik konfirmazioa jasotzen duzunean, abisu hau zuzenean eta automatikoki Google Calendar-en gehitzen da. Ondorioz, eta zuk ezer egin gabe, zure erreserba guztiak automatikoki Google-ko egutegian azalduko dira.

Google Keep

Keep, Google-ko oharren aplikazioa da eta oharrak Google-ko egutegian azaltzeko, ohar horretarako, egun eta ordu bat aukeratu behar duzu. Horretarako, oharra sortzen duzun unean, oroigarrian sakatu behar duzu, eta lan hori noiz egin nahi duzun aukeratu. Behin eguna eta ordua jartzen duzunean, zeregina automatikoki gehituko da.

Google Fit

Kirol helburuak sortzeko, eta batez ere zure errutinen inguruan kontrol bat izateko Googlek sortu duen aplikazioa da Google Fit. Helburuak Fit eta Calendar-en azaltzen dira, beraz, ez duzu ezer gehiago egin behar. Egunean egiten duzun ariketa neurtu ahalko duzu, eta parametro ezberdinekin konparatuz, egin duzun kirola egokia den ala ez, jakin ahalko duzu.

Google Task

Google-en zereginen aplikazioa da Task. Aplikazioak zuzenean Calendar-eko oroigarriak Task-era pasatzeko aukera ematen dizu. Google Calendar-en informazioa baldin baduzu, interesgarria izan daiteke, zure app-era eginbeharrak pasa nahi baldin badituzu. Horretarako, pantailaren behe aldean eta ezkerrean ikus dezakezun botoian sakatu beharko duzu, eta “oroigarriak Task-en kopiatu” aukeran sakatu.

Month

Gainera, beste egutegi bisualago bat gomendatu nahi dizugu: Month. Zure ekitaldiak bisualago izateko, Widgets-ak gehitu ahalko dituzu. Bestalde, Google Calendar-en programatuta dituzun ekitaldi guztiak erakutsiko dizkizu, eta ondorioz, Google-ko egutegiko informazio osoa mantenduko duzu, baina diseinu berri batekin.

Todoist

Lanak antolatzeko beste aukera bat da Todoist. Aplikazioa sinplea baina oso erabilgarria da, eta Google-ko egutegiarekin sinkronizatzen da. Horretarako, funtzioa ordenagailutik konfiguratu behar duzu. Behin konfiguratuta, Todoist-en gehitzen dituzun lanak, Google Calendar-en azalduko dira. Lanak Todoist-en antolatu nahi badituzu, eta ondoren pendiente duzuna Calendar-etik begiratu nahi baduzu, aukera ona izan daiteke.

Evernote

Antolatzen jarraitzeko azkeneko aplikazioa. Evernote ere Google-ko egutegiarekin sinkronizatzen da eta prozesua webgunetik egin beharko duzu. Bertan, Google-ko egutegiarekin sinkronizazioa nahi duzula aukeratu beharko duzu. Behin konfiguratuta, Evernoteko ekitaldiak, lanak eta oroigarriak Google Calendar-en ikusi ahalko dituzu.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman, eta gomendatutako aplikazioak instalatzen ikas ezazu