Kaixo, KZguneko lagunak! Zer moduz zaudete? Gaur SMS mezu bat iritsi zait nire telefono konpainiatik, nire datu tarifa agortzear dagoela ohartaraziz. Nire kasuan, kontratuz ezarrita daukadan kupoa gainditzen badut, Internet erabiltzen jarrai dezaket, baina askoz abiadura txikiagoan. Beste konpainia batzuen kasuan entzun dut zuzenean plus bat kobratzen dizutela datuak erabiltzen jarraitu ahal izateagatik. Beraz, adi egon behar da.

Pixka bat hausnartu ondoren … garbi daukat dena. Orain gogoratzen dut nola hilabete honetan streaming musika asko entzuten egon naizen. Konpainia izugarria egiten dit paseatzera bakarrik joaten naizenean. Bestalde, YouTuben bideoak ikusten ere ez naiz motz geratu. Memoria eginez, horietako pila bat ikusi ditut sukaldaritzako errezeta berriak ikasteko. Eta ez hori bakarrik … Google Maps ibilbideren bat aurkitzeko, informazioa bilatzeko laguntzailea, eta abar…

Dena dela, neurriak hartuko ditut hurrengoan bat-batean berriz ez harrapatzeko. Horretarako, nahikoa da KZgunearen blogean dauden artikulu interesgarrietako batean aurkitu nituen aholku errez batzuk jarraitzea.

Artikulu honetan, datuak erabiltzen hasteko zikloa nola ezar daitekeen azaltzen da. Horrela, smartphone-ak datuen kontsumoari buruzko gutxi gorabeherako informazioa eman diezaguke. Informazio hori, gainera, gure telefono-konpainiak ondoren fakturatuko digunaren oso antzekoa izango da.

Egin dezakegun beste gauzetako bat, datuen ohartarazpen bat ezartzea da. Horrela, smartphoneak guk ezarritako muga gainditzen dugunean ohartaraztea lortuko dugu. Modu honetan, aurrea hartu eta neurriak har ditzakegu, ia mugara iritsi baino askoz lehenago.

Eta azkenik, datuen muga bat ezar genezake. Behin smartphonean ezarrita, datuak automatikoki deskonektatuko ditu, gure kontratutik harago kontsumitzen ez jarraitzeko. Bereziki baliagarria da gure telefono-konpainiak penalizatzen gaituenean muga hori gainditzen denean gehiago kobratuz.

Beraz, hemen dituzue ez pasatzeko gakoak. Begiratu KZgunearen blogean informazio gehiago izateko, eta ez egin nik bezala, Wifia desgaituta eduki dudala beharrezkoa zenean.

Hurrengora arte!