Badakigu Googlek, Smartphone eta tableterako Android sistema eragilea sortzeaz gain, aplikazioak sortu dituela sistema horretarako. Gainera, horietako batzuk iOSerako ere eskuragarri daude. KZblogeko sarreretan batzuk jada aipatu ditugu: ongizate digitalerako aplikazioak, laguntzailearen interprete modua, Snapseed bidez argazkiak ukitzea, ezagutzen ez dituzun bost aplikazio onenak

Oraingoan, aplikazio gehiago dakarzkizuegu, Googleren aplikazio bitxi gisa deitzekoak; baten batek pentsatuko du bitxiak ez ezik arraroak ere badirela.

 

Storyboard

App honekin gure galeriako bideoak komiki bihurtzea lortuko dugu. Horretarako bideo klipak erabiltzen ditu, eta komiki-bineta bihurtzen ditu. Lehenik eta behin, bideoa aukeratu behar dugu gure gailutik eta, eraldatu ondoren, bineta-lagin batzuk agertuko zaizkigu bideoaren eszenarekin. Orria beherantz lerratuz freskatzen badugu, diseinu berri bat kargatuko digu beste eszena batzuekin (orri hau nahi dugun guztietan eguneratu dezakegu). Eszenak gorde ditzakegu edo gure Smartphonearen bidez partekatu.

Android.

 

Meter

Pantailaren horma-paper aplikazioa da gure Smartphonearentzat. Horma-paper hauen berezitasuna da gure bateriaren, jakinarazpen kopuruaren, estalduraren… berri ematen digutela. Eta zertan den bitxia pentsatzen ari zarete, ezta? Bitxiena da informazio hori gure Smartphonearen horma-paperean agertzen diren forma geometrikoekin ematen digula.

Android.

 

Toonstatic3D

Banaka edo elkarlanean zeure ipuinak edo istorioak sortzeko aukera ematen dizun app-a. App-aren barruan, istorioak sortzeko aurrez diseinatutako pertsonaiak eta paper-hormak daude, eta horiei gure ahots propioa gehitu dakieke. Hala ere, pertsonaia berriak ere sor ditzakegu, edo daudenak aldatu. Kamera ere erabili dezakegu gure argazkiak igotzeko. Elkarlan partea litzateke gurasoek, seme-alabekin batera, bere batailak sortzeko aukera izango dutela.

Android eta iOS.

 

Fabby-Editor de fotos, cámara artística de selfie

Argazkigintza maite dutenentzat pentsatuta dago app hau, baina batez ere selfie egitea gustatzen zaienentzat. Funts ugari ditu, guztiak errealitate areagotuarekin sortuak: horma tropikalak, koloretsuak, ilargia… Gainera, aurpegia edertzen eta bokeh efektua sortu dezakezu, hondoa desenfokatuz.

Android eta iOS.

 

Screen Stopwatch

Googlek sortu dituen ongizate digitalerako aplikazioekin lotuta dagu app hau. Gure Smartphonean instalatuko genukeen pantaila-funts honekin, mahaigainera sartzen garen bakoitzean ikusiko genuke erabiltzen ematen diogun denbora. Pantaila osoa betetzen duten zenbaki handi batzuekin, oso presente izango dugu igarotzen dugun denbora telefonoarekin. Zure mugikorraren aurren denbora gutxi pasatzen duzula uste duzu? Instalatu app hau, agian harritzen zaitu.

Android.

 

Activity Bubbles

Ongizate digitaleko beste app bat, horma-paper honek mugikorra desblokeatzen dugun aldien kontaketa egiten digu. Sakelako telefonoa desblokeatzen den bakoitzean zirkukku bat agertzen da, baina zirkulu horren tamaina aldatzen joango da aurreko desblokeoan mugikorrarekin egon garen denboraren arabera. Zenbat eta denbora gehiago igaro Smartphonearekin, orduan eta burbuila gehiago agertuko dira. Burbuilen horma-papera garbituko zenuke egun batean?

Android.

 

Verne: The Himalayas

Aplikazio honekin Himalaya deskubrituko dugu, baina ez edozein modutan. Google Earth-en mapetatik Himalayan zehar bidaiatzen duen Yeti bat izango gara, eta ez Yeti arrunt bat bezala, mendiak zeharkatu ahal izango baititugu oinez, irristatuz, parapentean hegan eginez eta baita jetpack bat bizkarrean dugula ere. Himalayako mendi garaietan zehar bidaiatzeko modu dibertigarria.

Android.

 

Googleko app ezagunenak eta produktiboenak ezagutu itzazu ‘Google aplikazioak zure Smartphonean’ ikastaroan