Gaur egungo mugikorrek, GPS bidez, kokalekua erabiltzeko aukera eskaintzen dute, eta honela, zure mugikorreko kamerakin ateratzen dituzun argazkietan informazio hau gehitu daiteke.

Kokalekua aktibatzen baduzu, argazkia atera duzun lekuaren informazioa gordeko duzu, eta ondoren, argazki hori aurkitzea errazago egingo zaizu.

Horregatik, gaur KZguneatik, kokalekua aktibatzen eta desaktibatzen erakutsi nahi dizugu, eta honela, ateratako argazki bakoitzaren lekua gordeko duzu.

Mugikor gehienek, zerbitzua kameraren aplikaziotik aktibatzeko aukera eskaintzen dute, eta hau, argazkia atera baina lehen egin beharko duzu.

Argazkia atera duzun lekuaren informazioa gorde ezazu

Lehenengo mugikorreko ezarpenak ireki beharko dituzu eta kokalekua aktibatu. Behin kokalekua aktibatuta, zure mugikorreko kamerako GPS-a aktibatu ahalko duzu.

  • Kamerako aplikazioa ireki
  • Ezarpenetan sartu
  • Mugikorarren markaren arabera, “Kokaleku etiketa”, “Kokalekua gorde” edo “GPS etiketa” aktibatu

Hiru pausu hauek emanda, argazkiak ateratzen dituzunean, kokalekuaren informazioa artxiboan gordeta geratuko da. GPS-aren koordenatuak, irudiaren datuetan gordetzen dira, eta argazkia non atera duzun ikusi ahalko duzu. Gainera, kokalekuaren informazioa aplikazio askotan erabiltzeko aukera izango duzu.

Zure argazkiak partekatzeko intentzioa baldin baduzu, jakin ezazu, kokalekua aktibatuta baldin baduzu, gainontzekoei, argazkia non atera duzun azalduko zaiela.

Bukatzeko, argazkia non atera duzun ikusi nahi baldin baduzu, galerian sartu beharko zara, argazkia aukeratu eta detailetan sakatu. Hemen, argazkia non atera duzun ikusi ahalko duzu.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure mugikorra erabiltzen ikas ezazu