Maiz zure ordenagailu eramangarritik konektatzea nahi izan duzu eta wifi sarerik gabe aurkitu izan zara. Gehien behar zenuen unean izan da gainera. Lasai, zure smartphine-ak datu konexio badu konektatu ahalko zara eta.

Kzguneatik zure smartphonea Router wifi bat bezala erabiltzen erakutsiko dizugu.

Nola jarri zure Smartphonean Router Wifi baten baliabideak?

router wifi kzgunea

Zure mugikorreko konexioa beste gailu batzuekin, adibidez tableta eta ordenagailu eramangarria konexioa nola partekatu erakutsiko dizugu. Internetera konektatuta dagoen edozein smartphonekin egin dezakezu. Zure mugikorra bitartekari lanak egingo ditu beste gailu batzuek sarera konektatzeko, kable gabeko router edo modem batek egingo luketen gisara.

Smartphone Android bat badaukazu

  • Menura sartu eta pauso hauek eman “Konfigurazioa> Konexioak > Sare gehiago > WiFi gunea/ Konexioa partekatu>  WiFi sarrera”
  • Wifi pasahitza irakurriko duzu. Pasahitz hau sartu beharko duzu wifi sarera konektatzea nahi duzun gailutik.
  • “Konfigurazioa” aukeratzen baduzu sareko izena eta pasahitza aldatzeko aukera izango duzu hala nahi izan ezkero.
  • Bukatzeko, bilatu konfiguratu berri dugun sarea bilatu konektatzea nahi duzun gailutik. Behin aurkituta sartu pasahitza.

Iphone baduzu

  • “Internet partekatu” aktibatu. Hemen aurkituko duzu: “Konfigurazioa> Internet partekatu”.
  • Deskribapenean wifi sareko izena kontsultatzeko aukera izango duzu partekatuko duzun Iphonetik.
  • Izena honela alda dezakezu “Konfigurazioa> Orokorra> Informazioa > Izena”.
    Beste gailu batzuk zure sarera konektatzeko pasahitza ikusi eta aldatzeko “Wifi pasahitza” ataletik egin dezakezu.
  • Amaitzeko, bilatu konfiguratu berri dugun sarea konektatzea nahi duzun gailutik. Behin aurkituta pasahitza sartu.

Ikusi berri ditugun bi kasutan sareko sarrera mugatu ahalko diezu konektatzea nahi ez dituzun gailuei.

Gogoan izan, zure smarthphonearen datu mugikorrak erabiltzen dituen gailuak, zure mugikor sareko datuak kontsumitzen ari ditu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: