Ikastaroak, hitzaldiak edo laneko bilerak grabatu eta gero transkribatu nahi badituzu, gaur erakutsiko dizugu nola ez duzun minutu bat ere galduko hitz horiek testura pasatuz. Audioak testura transkribatzeko aplikazio espezifikoak dira.

Audio testura transkribatu ezazu app hauekin

Gaur KZgunean 5 aplikazio interesgarri erakutsi nahi dizkizuegu, zure telefono mugikorrean audioa testura bihurtzeko.

Transcripción instantánea

Googleren aplikazioa, hasiera batean entzumen-disfuntzioa duten erabiltzaileentzat diseinatu bazen ere, oso erabilgarria izan daiteke denbora errealean testu-audio transkripzioa egin behar duen edonorentzat. 70 hizkuntza eta dialekto baino gehiagoren artean transkribatzeko aukera ematen du. Egindako transkripzioak gehienez hiru egunez gordetzen ditu gailuan.

Android-erako erabilgarri

Speechnotes – Voz a texto

Aplikazio intuitiboa eta erabiltzeko erraza, mikrofonoa sakatu eta hitz egiten hasteko nahikoa. Jarraian, zure gailuaren pantailan testu osoa erakutsiko zaizu. Transkripzioak beste aplikazio batzuekin parteka daitezke, eta testuak pdf formatuan esportatu.

Android-erako erabilgarri

Dictado a texto

Ahots-ezagutzaren bidez ahotsa testura bihurtzeko aplikazio honekin, oharrak, mezu elektronikoak… sor ditzakezu, sortutako testuen tamainan edo luzeran mugarik gabe. Transkripzioa partekatzeko eta editatzeko aukera ematen du.

Android-erako erabilgarri

Voice Notebook – habla continua a texto

Audioak testura bihurtzen dituenean aplikazio honek gailuan sortutako notak gordetzeko aukera ematen du eta hodeian dauden zerbitzuetara igotzeko edo beste aplikazio batzuen bidez bidaltzeko. Oharrak Dokumentuak edo Deskargatu karpetara esporta daitezke, edo edozein testu-editoretan itsatsi. Oharretan letraren tamaina konfiguratzeko eta komandoei deitzen dieten hitzak berrizendatzeko aukera du.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Voz en texto notas

App ezin hobea ataza-zerrendak eta notak ahots-ematearen bidez sortzeko. Testu-notak beste edozein aplikaziorekin partekatzeko aukera ematen du, eta bere ahots-komandoak bateragarriak dira ingelesez, errusieraz eta espainolez. Teklatua ahots-transkripzio baten erdian erabil daiteke editatzeko edo puntuazio-zeinuak eransteko.

Android-erako erabilgarri

Aplikazio horiek erabili nahi dituzu? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneakoSmartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan