Mugikorra erosten dugunean, baditugu bilatzen ditugun zenbait ezaugarri: tamaina egokia, biltegiratzeko ahalmen handia (ROM-a), azkar ibiltzea (RAM-a), kamera ona…

Nahi dugun modelua erosi ondoren, hainbat urte iraungo duela espero dugu, modeluaren ezaugarriak ezin baitira aldatu.

Zenbait denbora erabili ondoren, normalean gertatzen da gailuaren memoria betetzen joatea, ez dago lekurik mugikorrean eduki nahi dugun guztiarentzat, eta, beraz, gordetako zerbait ezabatu behar dugu, beste gauzak batzuk gorde ahal izateko.

Argazkiek eta bideoek gure telefonoen memoriaren zati handi bat okupatzen dutenez, beste alternatiba bat informazio hau gordetzeko beste biltegiratze unitate bat erabiltzea izan daiteke, adibidez Micro SD memoria txartelean (SD txartelen gaineko informazio gehiagorako kontsulta ezazu sarrera: Memoria-txartelak 2018/06/01an argitaratutakoa). Gainera, txartel hauek abantaila bat dute: telefonoak huts egiten badu edo barne biltegiaren edukia ezabatzen bada, bertan gordetako argazki eta bideoak seguru egongo direla.

Merkatuan dauden Android Smartphone modelo gehienek kanpoko Micro SD txartelak erabiltzeko aukera eskaintzen dute, neurri batean gure telefonoen biltegiratze ahalmena handitzen dutenak. Zure mugikorraren ahalmena egiaztatu dezakezu Ezarpenak> Biltegian eta xehetasun gehiagoz ikus dezakezu zenbat espazio daukazun eta zenbat okupatuta dagoen, eta jakin SD txartela behar duzun edo ez.

Gaur KZgunean azalduko dugu txartel bat nola sartu zure mugikorrean, nola konfiguratu zure kamerarekin ateratako argazki eta bideak bertan gordetzeko eta nola transferitu ditzakezun argazki eta bideoak barne memoriatik txartel honetara.

 

  1. urratsa: Txertatu txartela

Micro SD txartela gure gailuan sartzeko, telefonoaren SIM txartelaren zirrikitua kokatu behar dugu. Aurretik, mugikorra erabat itzaltzea gomendatzen dugu prebentzio gisa. Segurtasun kliparekin  kenduko dugu txartelaren bandeja (azken modeloetan elkarrekin joan ohi dira, nahiz eta posible den Micro SD txartelak zirrikitu propioa edukitzea). Mikro SD-a posizio egokian sartu eta bere zirrikituan muntatuko dugu.

 

 SIM txartelaren bandeja, non Micro SD txartela eta SIM-a bera ere ezartzen den eta segurtasun klipa.

 

  1. pausoa: Mugikorreko kameraren ezarpenak aldatzea

Behin txertatuta, mugikorrak memoria txartela bere lekuan txertatuta dagoela berrikusiko du eta argazki-kameraren aplikaziotik ezarpenak aldatzeko unea da. Kameraren aplikazioa piztu ondoren, sartu Ezarpenak edo Aukerak aukeran (goiko engranaje-a) eta kokatu Datuak gordetzea (aukera honek beste izen bat izan dezake, daukagun telefono modeluaren arabera). Aldaketa egin beharko dugu Barneko memoria aukeratik SD txartelera.

 

Hautazkoa: argazki eta bideo zaharrak barne memoriatik Mikro SD txartelera transferitzeko

Fitxategiak arakatzeko programa beharko dugu, bai gailu mugikorretik, bai telefonoa kable bidez ordenagailura konektuta ere. Aldaketa horiek egiteko aplikazio egokia Google Files izan daiteke (informazio gehiago lortzeko, ikus Google Files 2019ko irailaren 27an argitaratua).

Mugikorraren kamerarekin ateratako argazkiak eta bideoak DCIM izeneko karpeta batean gordetzen dira eta karpeta horren barruan Kamera izeneko beste bat egongo da. Hau izango da mugitu beharko duguna, karpeta hautatuz, Mugitu > SD txartelera aukera erabiliko dugu.

Kontuan izan behar dugu WhatsApp-eko argazkiak eta bideoak beste karpeta batean gordetzen direla.

 

Gure mugikorreko argazki kamarak eskaintzen dituen aukera ezberdinak ezagutu nahi dituzu? Ez galdu “Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin” ikastaroa!