Gaur KZgunean WhatsApp mezularitza-zerbitzua erabiltzeko aukera interesgarri bat erakutsi nahi dizugu. Aukera hau bidaliko ditugun mezuak programatu ahal izatea da. Baliteke mezu bat prest utzi nahi izatea … zoriontzeko, gonbidatzeko edo egun eta ordu konkretu batean bidaltzeko. Gmail bezalako mezu elektroniko batzuekin aspaldi egin daitekeen zerbait da hori. Baina ez al litzateke bikaina WhatsAppeko mezuekin ere egin ahal izatea?

Posiblea da, baina WhatsAppek berak mezuak programatzeko aukerarik ematen ez badu ere, beste batzuen aplikazioetara jo dezakegu hori egin ahal izateko.

WhatsApperako mezuak programatzeko aukera ematen duten aplikazioak

Hemen dituzu WhatsApp bidez bidaltzeko mezuak programatu nahi badituzu erabil ditzakezun aplikazio ezagunenetako bi.

Wasavi

WhatsAppeko mezuak zein egun eta ordutan bidali nahi dituzun programatzeko eta mezuei erantzun automatikoak konfiguratzeko aukera ematen duen aplikazioa. Instalatzerakoan, erabiltzen hasi ahal izateko, zure kontaktuetara sartzeko behar dituzun baimenak baino ez dituzu onartu behar.

Atazak, oharrak, mezuen oroigarriak eta txatak sortzeko, informazioa smartphonearen egutegira eramateko eta testura eta Excel-era esportatzeko aukera ematen du. Txantiloiak sortzeko eta gordetzeko aukera ematen du ere bai, aurrerago erabiltzeko.

WhatsAppen bertsio klasikoarekin eta Business bertsioarekin bateragarria da eta ez du sortutako elkarrizketen informaziorik gordetzen.

Android-erako erabilgarri

SKEDit

SKEDitekin, WhatsAppeko mezuak automatikoki programatu eta bidaltzeaz gain, Facebookerako eta postarako argitalpenak ere automatikoki programatu ahal izango dituzu, baita deien jakinarazpenak ezarri ere. Mezuaren bidalketa programatzeko aukera ematen du, nahi den aldizkakotasunarekin errepikatzeko moduan, egunero, astero, hilero …

App-aren eragozpen bakarra da aldez aurretik programatutako mezuak soilik bidaliko direla gailua desblokeatuta eta pantaila piztuta badago.

Erregistroa behar duzu (Facebooken bidez edo posta elektronikoaren bidez) eta aurrekoarekin bezala, aplikazioari beharrezko baimenak eman behar dizkiozu. 1800 karaktere arteko mezuak idazteko aukera ematen du eta mezuari edozein formatutako fitxategiak gehitzeko aukera ematen du, irudia, testu-dokumentua…

Android-erako erabilgarri

Eman izena KZguneako “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan eta bere funtzio guztiak ikasiko dituzu.