Koronabirusari eusten lagunduko duen herritarren sare bat sortzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak, EricTel euskal enpresarekin lankidetzan, COVID-19.EUS aplikazioa garatu du. Gaixotasunaren prebentzioan, haren detekzio azkarrean eta ondorengo jarraipenean lagundu nahi da. App-aren helburua herritarren egoera ezagutzea eta kontaktu sare bat sortzea da, sare sozial batean bezala.

COVID-19.EUS aplikazioaren ezaugarri nagusiak

OMS-eren eta Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroaren jarraipen eredu bera erabiliz, helburu hauek ditu:

Prebentzioa:

Aplikazioak eskaintzen duen autodiagnostiko baten bidez, zure osasun-egoera sar dezakezu, bai eta zure ingurukoenak ere. Honekin pertsona horiek konektatuta egotea lortzen da, sare sozial batean bezala. Eta gomendioak jasotzeaz gain, horien guztien egoeraren eta osasunaren jarraipena egiten da.

Etxeetan egon daitezkeen kasuen jarraipen handiagoa:

Osasun arloko profesionalek herritarrek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte, era horretan egoera horrek sortzen duen antsietatea murrizten lagunduz. Berrogeialdian dauden eta afektazio arina edo moderatua duten persona guztiek egunero jasoko dute arreta, beren osasun-egoera larriagotu daitekeela aurreikusteko.

Bestalde, birusaren sintomak garatzen ari diren pertsonen ezagutza eta jarraipen handiagoa (era anonimoan) izatea posiblea izango da.

Kasuen kontzentrazioak aztertzea:

Transmisio handiko eremuetan jarraipena egin ahal izango da, baita diagnostikorako esku-hartze indibidualizatuagoak egin behar badira ere. Datu horiek oso erabilgarriak izango dira epidemiologia taldeen lanerako.

Aplikazioa Android eta iOS-erako dago eskuragarri

 

Urrutiko laguntza-zerbitzua KZgunean

Zure mugikorrean Covid-19.eus aplikazioa instalatu nahi baduzu eta nola egin ez badakizu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gure zentroak itxi diren bitartean Coronavirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko.