Orain etxetik lan egiteko eta ikasteko unea iritsi zaigula, gaur KZguneatik zeregin hauekin lagundu nahi zaituztegu. Horretarako, ikasle eta irakasleei denbora aurrezteko, komunikatzeko eta hobeto antolatzeko aukera ematen duen Google Classroom doaneko plataformaren inguruan informatu nahi zaitugu.

Classroom-ekin irakasleek zereginak antolatzen dituzte, eta ikasleek lanak birtualki egiten dituzte. Gainera, plataformak mugikorrerako aplikazioa eskaintzen du, eta honela, erabilera eta komunikazioa denbora errealean errazten du.

Google-eko tresna guztiak biltzen ditu Classroom-ek. Gmail, Drive edo Google Docs bezalako zerbitzuak erabiliz, modu eraginkor batean lan egin ahal izateko.

Plataforman erregistratzeko Gmaileko posta elektroniko bidez egin behar da, eta sartzeko bi aukera daude, irakasle edo ikasle bezala. Abantailak asko dira, baina lehen aipatu bezala, ikasleen online lanak errazten ditu batez ere.

Irakasleei lana errazten die

  • Eskola parte-hartzaileak sortzeko aukera
  • Ikasleek egiten dituzten lanen kontrola
  • Azterketa eta lanen ebaluazioa errazten du

Hezkuntza eguneratzen du

  • Ikasleek izan dituzten aurrerapenak gurasoei azaltzeko komunikazio tresnak hobetzen ditu
  • Irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa handitzen du

Ikasleei tresnak eskaintzen dizkie

  • Ikasleek euren lan propioak sor ditzakete
  • Lan eta aurkezpenetarako baliabide ezberdinak leku berean erabili ditzakete
  • Elkarlanean aritzeko lanak online partekatzeko aukera dute

Ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa eta antolakuntza hobetzeko, Classroom 42 hizkuntzatan denbora errealean erabiltzeko aukera dago.

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin” ikastaroan izena eman eta zure egunerokotasuna hobetu dezaketen zerbitzuen inguruan gehiago ikasi