Kaixo, KZguneako lagunak. Zer moduz zaudete? Egunik laburrena gaur! Hiru mandatu egin behar izan ditut, eta dagoeneko badirudi eguna amaitu zaidala. Nola da posible? Besterik gabe supermerkatura joan behar izan dut erosketa batzuk egitera, tindategira ere alkandora bat eraman behar izan dut eta azkenik autoa azterketa egitera eramaman behar izan dut. Ez dakit zer gertatuko den benetan egiteko asko daukadan egunean…

Kontua da, horren kontura, ezin izan dudala nire eguneroko paseoa egin eta ezin izan dudala lagunekin geratu. Nola egingo du jendeak eguna antolatzeko eta aprobetxatzeko?

Gutxienez, KZgunearen Bloga begiratu dezakedalako kontsolamendua geratzen zait. Han deigarria egin zait “Produktiboago izateko app-ak” izenburua duen artikulu bat, eta irakurtzen hasi naiz…

Artikuluan, gure denbora eta zereginak hobeto kudeatzen eta aprobetxatzen laguntzen diguten aplikazio batzuei buruz hitz egiten du.

Gmail, Google Keep, Google Fit, Google Task, Month, Todoist, eta Evernote aipatzen dira. Aplikazio horiek guztiek gure atazak, errutinak eta ohar-erreserbak kudeatzeko balio dute, eta Google Calendar-ekin sinkronizatzen dira.

Ondorioa da gure eguneroko informazio guztia gure egutegian zentralizatuta eduki dezakegula, gure denborari etekin handiagoa atera diezaiogun eta emankorragoak izan gaitezen. Ea hurrengorako ez ote zaidan mundua gainera erortzen!

Nik bezala egin nahi duzue eta ez duzue ezer galdu nahi?

KZgunean ikusiko dugu elkar!!