Etxean geratzeko egunak dira. Baina isolamenduarengatik etxean egoteak, ez du zertan lan egin gabe egotea esan nahi. Horregatik, enpresa askok erabaki dute beren lan fisikoa telelanean bihurtzea. Egoera honetan bazaude, gure gaurko sarrera ederto etorriko zaizu. Gaur, KZgunean etxetik lan egiteko lau aplikazio ezagutuko ditugu.

Etxean zauden bitartean zure enpresari probetxu guztia atera nahi diozu? Izena eman ezazu gure “Google Data Studio. Zure datuak aztertu” urruneko ikastaroan

Nahiz ordenagailua edo mugikorra eduki, etxetik lan egiteko eskaintzen dizkizugun lau aplikazio hauek zure kiderik garrantzitsuenetan bihurtuko dira. Ez galdu gure gaurko sarrera!

Trello

Etxetik lan egiteko aplikazio ezagunenetako bat da. Doako aplikazio honen erabilera oso erraza baita. Proiektuak kudeatzeko software bat dugu eta erabiltzaileei jarduera desberdinak egiteko aukera ematen die. Honez gain, erabiltzaileen jarduerak denbora errealean monitorizatzeko aukera eskaintzen du.

Slack

Etxetik lan egiteko tresna honek, erabiltzaileek kanaletan lan egiteko eta mezuak taldekatzeko aukera ematen du. Talde edo mezu pribatuez gain, talde pribatuak antolatzeko aukera eskaintzen du. Talde pribatuek modu ezberdinetan antola ditzakezu, talde, proiektu edo bezeroetan, adibidez. Honez gain, baita artxiboak bidali eta jasotzeko aukera eskaintzen du.

GSuite

Google-ren tresna honek etxetik lan egiteko aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu. Aplikazio honen bidez, hainbat artxibo editatu ahal izango ditugu denbora errealean eta kolaborazio moduan, Office, adibidez. Tresna honekin, momentuan edukia aldatzen ari diren erabiltzaileak ikusi ahal izango dira. Une horretan edukia argitaratzen ari diren erabiltzaile aktiboak ere identifikatu ahal izango dira. Doako bertsioan Google Docs-ekin bakarrik lan egin daiteke eta Gmail-ek eskaintzen duen mugarekin. Baina, Premium aukera ere 14 egunez proba dezakezu.

Skype

Bideodeiak egiteko asmoa badugu, Skype datorkigu automatikoki. Ez da aplikazio honi buruz hitz egiten dugun lehen aldia, nola erabiltzen den jakin nahi baduzu hemen sakatuz ikusi dezakezu. Aplikazio hau ezinhobea da taldeko deiak edo bideodeiak egiteko. Skype aukera ezinhobea dugu fisikoki bildu ezin garenerako. Honez gain, badago gailuetan erabiltzeko aukera ere, edonon zaudela erabil dezazun.