KZgunean gure gailu elektronikoen mantentze egokiari buruzko osasun-alertako egun hauetan sortzen ari diren zalantzei erantzun nahi diegu.

Gure sakelako telefonoak, ordenagailuak edo tabletak garbitzea garrantzitsua da izan daitezkeen kutsatzeak saihesteko.

Eskuak maiz urez eta xaboiz edo likido desinfektatzailez garbitzeaz gain (hori da beti egin behar dugun lehenengo gauza), garrantzitsua da gure gailu elektronikoak garbi mantendu nahi baditugu jarraitu beharreko jarraibide erraz batzuk kontuan hartzea.

Zure gailuak desinfektatzeko gomendioak

Ezer baino lehen, edozein gailu elektroniko deskonektatu egin behar da edo itzali haririk gabe funtzionatzen badu.

Eta jarraian, gailuak behar bezala mantentzeko, jarraitu itzazu aholku erabilgarri hauek:

  • Jarri itzazu erabili eta botatzeko eskularruak.
  • Mikrofibra-oihal bat erabili (betaurrekoak garbitzeko erabili ohi dena bezalakoa).
  • Saihestu produktu kimikoak, horiek zure gailuaren funtzionamendua kaltetu baitezakete, eta inoiz ez eman zuzenean inolako likidorekin.
  • Erabili alkohol isopropilikoaren %70 eta uraren %30 (denda gehienetan aurki dezakezu).
  • Zapia bustitzea gomendatzen da, baina gainazaletan tantarik gera ez dadin zainduz.
  • Pantaila garbitu egin behar da, mugimendu zirkular txikiak eginez eta pixkanaka aurrera eginez, pantailaren goiko aldetik beheko alderaino.
  • Garrantzitsua da oihal lehor bat gainazaletatik pasatzea hezetasuna kentzeko eta gailua piztu aurretik erabat lehortu dela ziurtatzeko.
  • Ez dezagun ahaztu mugikorraren zorroa ere garbitzea, zuzenean urarekin eta xaboiarekin garbitu baitaiteke.
  • Garbiketa amaitu ondoren, eskularruak bota eta eskuak berriro garbitu behar dira.

 

Urrutiko laguntza-zerbitzua KZgunean

 Gure zentroak itxi diren bitartean Coronavirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko.