Isolamendu eta konfinamendu egoerak antsietatea sor dezake pertsona askorengan. Hala ere, sintoma hauek hobetzeko teknika asko existitzen dira gaur egun, eta horregatik gaur, Mindfulness-aren inguruan hitz egingo dugu.

Zer da Mindfulness

Psikologiaren arloan, pertsona batek lortu dezakeen kontzentrazio mental osoan datza Mindfulness kontzeptua. Oinarrizko printzipioak, “hemen eta orain” egotea dira, hau da, oraina bizitzea.

Onurak

  • Estresa eta antsietatea kudeatzea
  • Besteekiko erlazioa hobetzea
  • Kontzentratzeko gaitasuna hobetzea
  • Memoria hobetzea
  • Emozioak erregulatzea
  • Loaren kalitatea hobetzea, loezina gutxituz
  • Zure zoriontasunarekiko kontzientzia

KZgunetik, burua erlaxatzen erakutsi nahi zaitugu, honela, oreka mental-emozionala lortzeko.

MINDFULNESS APP ONENAK

Insight Timer

15.000 meditazio gidatu doanik dauzka, eta sare sozial handi baten moduan funtzionatzen du, hitz egiteko taldeak dauzka, zure ezagutzak partekatzeko edo gehien gustatzen zaizkizun irakasleak jarraitzeko. Gainera, hizkuntza ezberdinetan eskuragai dago, baita gaztelanian ere. Edukiak etiketa ezberdinetan bereiztuta daude (budismoa, fokua edo motibazioa, kontzientzia… ) eta iraupen ezberdinetakoak izan daitezke. Gainera, gaian hasten direnentzako ikastaro gidatua eskaintzen dute.

iOS eta Android-entzat erabilgarri

Mindfulness App – Meditación para Todos

Mindfulness App-ek zure eguneroko bizitzan presenteago egoten lagunduko zaitu. Mindfulness-arekin hasteko bost eguneko praktika bat eskaintzen du. 3 eta 30 minutu arteko meditazio gidatuak aurkituko dituzu, eta guztiek sarrera gidatua, kanpaiak eta naturan aurki ditzazkegun soinuak eskaintzen dizkizute.

iOS eta Android-entzat erabilgarri

Medita con Petit BamBou: mindfulness y sueño

Petit Bambou gaztelaniazko meditatzeko Mindfulness aplikazioa da. Eskaintzen duen metodo eraginkor eta berritzailearekin, era erraz batean, meditatzeko ohitura garatzeko, eta meditatzen ikasteko, egunean 10 minutu besterik ez dituzu behar. Estresa gutxitzeko, antsietatea lasaitzeko, hobeto lo egiteko edo zure erlazioak hobetzeko. Erlaxatu besterik egin nahi ez baduzu, naturak eskaintzen dizkizun soinuak probatu itzazu: itsasoko olatuak, egun euritsu bat, basoko txoriak, suaren soinua…

iOS eta Android-entzat erabilgarri

Mindfulness Meditación guiada

Meditazioari esker, erlaxatzea lortuko duzu, lasaitasuna eta baretasuna  sentitu, eta zure eguneko momentu guztiez disfrutatu. Gaztelaniazko doaneko aplikazio honetan, Mindfulness-aren inguruko 20 aholku baina gehiago aurkituko dituzu: hasteko eta jarraitzeko behar duzun guztia, meditazio gidatuak, audioak, gogokoenen zerrenda eta oharrak hartzeko saila.

Android-entzat erabilgarri

Intimind

Mindfulness-ean adituak sortutako meditazioaren inguruko aplikazioa da. Doaneko 11 meditazio eskaintzen dizkizu, eta egunean 10 minutu besterik ez dituzu behar, atentzio osoa praktikatzeko eta Mindfulness-ak eskaintzen dizkizun onurak jasotzeko. Baina milaka urte dituen praktika honetan aurrera egiteko, hilean, 10 euro baina gutxiagoko tarifa ordainduta, edukin guztia jasotzeko aukera izango duzu. Programa ezberdinak daude (haserrea, beldurra, haurdunaldia…).

iOS y Android-entzat erabilgarri

Aplikazio hauek erabili nahi dituzu? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneako  “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan