Hainbat egun daramatzagu etxeko konfinamenduan eta asperdura gutako hainbatengan eragina izaten ari da dagoeneko. Kasu hauetan errutina eta ezarritako ordutegi bat mantentzea beharrezkoa da, eta ahal den neurrian, hozkailura edo armairura egiten ditugun bidaiatxoak ekiditea. Beharrezkoa da baita ere aktibo mantendu eta ariketa fisikoa egitea.

 

Ariketa faltak kaloria kontsumoa gutxitzea dakar berarekin, eta komentatu ditugun hozkailu edo armairurako paseotso horiek gure kaloria kontsumoa handiagotu dezakete, eta honekin gure pisua ere bai. Egunean zehar 30 minutuz aktibo egotea gomendatu ohi da, honek hainbat onura baitdakartza: presio arteriala gutxiagotzen da, autoestimua handitzen da eta loa hobetzen da, besteak beste.

Baliteke norbaitek etxeko ganbaran edo ahaztutako zokoren batean bizikleta estatiko edo korrika egiteko zinta edukitzea, denborarekin pertsero bezala gehiago erabiltzen direnak ariketak egiteko makina  bezala baino, hauek berreskura ditzakegu. Zorte hau ez daukagunontzako, KZgunean lagun diezaguketen appen zerrenda bat dakargu eta baita osasuntsu mantentzeko Youtube-ko kanalen bat edo beste, berdin du aukera gehiegirik ez badaukagu ere: etxe txikia, pasillu edo korridore motza…

 

Ariketak egiteko App-ak

Home Workout

Gure muskuluak landu eta sasoian mantentzeko minutu gutxi batzuk egunean nahiko dira, gimnasiora joan beharrik gabe, inolako ekipamendu berezirik gabe. App honek gorputzeko atal ezberdinak lantzeko ariketak ditu: abdominalak, zangoak, besoak… eta beroketarako eta luzapenak egiteko ariketak ere beditu edonolako lesioak ekiditeko.

iOS eta  Android-erako erabilgarri

Seven

7 minutu arteko ariketak topatuko ditugu app honetan, gehiegi ez nekatzeko. Ez da makinaria berezirik behar, ariketak egiteko nahikoa toki edukitzearekin aski da. App doan deskarga badaiteke ere funtzionalitate batzuk ordainpekoak dira.

iOS eta Android-erako erabilgarri

Daily Yoga

Gure estres eta nerbiosismo eta estres mailak ere gora egin dezakete konfinamentuarekin batera. Ez dugu zertan yogi espertu edo gimnasta baten elastizitatea izan behar app honekin yoga praktikatzeko. Aplikazio honek gidatutako klaseak eskainiko dizkigu hasieratik hasi eta gutxinaka aurreratzen joateko, eta honela etxean itxita egotearen tentsioa askatzeko.

iOS y Android-erako erabilgarri

Etxean ariketak egiteko Yotube kanalak

Gure mugikor gailuetan app-ik instalatu nahi ez badugu, medio gutxirekin etxetik ariketak egiteko gomendioak emango dizkiguten Youtubeko kanalekin konta dezagu.

Kirola egiteko kanala dugu hau, Patry Jordan du buru, ariketa mota ezberdinak, zailtasun maila ezberdinekoak eta elikadura osasuntsua mantentzeko tip edo gomendio ezberdinak ere ematen dizkiguna.

  • Ictiva, zure gimansioa etxea

Kanal honetan haurrentzat, haurdun daudenentzat, edo pisua jaitsi nahi dutenentzako ariketak topatuko ditugu, familia osoarentzako ezin hobea bilakatzen duena.

Gogoratu, Koronabirusarekin #EtxeanGeratu