Akats ortografikorik gabe idazten jakitea denok ezagutu eta behar bezala egin beharko genukeen zerbait da. Baina, testu bat idazten duzun bakoitzean akatsen bat egiten ariko zaren zalantza baduzu, gaur ekarriko dizugu konponbidea.

Testuen ortografia berrikusteko aplikazioak daude, zure mugikorrean idatzi behar duzunean lagunduko dizutenak.

Berrikusi ezazu testuen ortografia aplikazio hauekin

Gaur KZgunean 5 aplikazio interesgarri prestatu dizkizugu idazten dituzun testuen ortografia berrikusteko eta zuzentzeko.

DLE

Interfaze erraz eta intuitiboa duen aplikazioa da, zuzenean RAEren datu-basera sartzen dena eta ortografiari eta gramatikari eta edozein hitzen esanahiari buruzko zalantzak argitzen dituena. Aditzen konjugaziorako sarbide zuzena eskaintzen du eta sare sozialetan emaitzak partekatzeko aukera ematen du.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Teclado SwiftKey

Teklatuko aplikazio bat da, autozuzenketa adimenduna, ondorengo hitzaren iragarpena eta pertsonalizazio-funtzioak eta pantailaren eta gailuen tamaina guztietarako xedapenak eskaintzen dituena. Idazketa estiloa hodeian dauden zerbitzuekin sinkronizatzeko aukera ematen du, eta bateragarria da 300 hizkuntza baino gehiagorentzat.

 Android-erako erabilgarri

SpellNote

Zuzentzaile ortografikoa eta ohar-bloka, Androiderako konexiorik gabe funtzionatzen duena aldi berean. Testu idatziaren ortografia akatsak aurkitzeaz gain, Wikipediako hitz erabilienetatik abiatuta sortzen dituen iradokizunak eskaintzen ditu. Hainbat hizkuntzarekin bateragarria: ingelesa, errusiera, gaztelania, frantsesa…

 Android-erako erabilgarri

Spelling Correct

Ingelesezko ortografia aplikazioa, testuak hizkuntza horretan soilik berrikusi nahi dituztenentzat. Idazkiaren akats ortografikoak aurkitzen ditu, eta ortografia zuzentzeko iradokizunak eskaintzen ditu. Zuzentzaile ortografiko gisa funtzionatzeaz gain, sortutako dokumentu guztiak modu ordenatuan antolatzeko aukera ere badu Spelling Correctek.

Android-erako erabilgarri

Speller

Hitzen ortografia ingelesez zein gaztelaniaz berrikusten du, eta gaizki idatzitako hitzentzat iradokizunak proposatzen ditu. Aspellen oinarritua dago, hainbat plataformatarako kode irekiko zuzentzaile ortografikoa.

iOS-erako erabilgarri

Aplikazio hauek erabili nahi dituzu? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneako  “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan