Egun hauetan etxean lan egitera behartuak gabiltzanok, ofizinako hainbat fitxategi ezberdinekin lan egiteko arazoak izan ditzakegu. Word, Excel eta Power Point fitxategiarekin bateragarriak diren ordenagailu edo gailuak ez ditu mundu guztiak, eta kasu hau kontutan harturik,  Android Smartphone edo Tablet batean instala ditzakegun appetan zentratuko gara gaur KZgunean.

Gainera ofizina batean ohikoa beste pertsona batzuekin lan egitea dela ohikoa hartu dugu kontutan, hortaz komentatuko ditugun app hauek talde lanean aritzea ahalbidetuko diguten tresnak izango dira, bai informazioa lainoan gordez edo fitxategiak online partekatzeko aukera eskaintzen digutelako.

 

 

Microsoft Office:

Nahiz eta arraro xamarra iruditu, Microsoftek Android gailuetarako officerako aplikazio bat sortu du, tresnarik erabilienak elkartuz: Word, Excel, Power Point eta bere lainoa OneDrive. Ofimatika programa hauen doako bertsioarekin egin dezakegu lan app honekin.

 

Google Drive + Docs:

Googlek ere, nola ez, baditu ofimatika tresnarik erabilienak elkartzen dituen hainbat app, baina Microsoft-ek ez bezala, modu independientean jarri ditu eskuragarri. Honek app hauek gure beharren arabera instalatu ahal izatea ahalbidetzen digu: Documentuak, Kalkulu orriak, y Diapositiba aurkezpenak.

Quip:

Hau talde lana errazteko sortutako aplikazioa dugu. Dokumentuak sortzeaz gain, mezuak, notak, zerrendak… konbinatzen ditu. Android gailuetan erabiltzeaz gainera, Mac eta Windows ordenagailuetan ere erabili daiteke online web-gunearen bidez: quip.com.

Dropbox Paper:

Fitxategiak toki berean batzearen ideia dauka app honek: bideo fitxategiak, irudiak, kodigoak, audioak, etab. Dropboxarekin lotura zuzena duenez app honek, lainoan eta taldeal lan egiteko aukera eskaintzen digu, fitxategiak pertsona ezberdinekin partekatuz.

Suite Ofimatikoei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, agian gure blogean publikatutako ondorengo sarrera hau ere interesatuko zaizu: Suite ofimatikoak