Bizitzen ari garen egoera berezi honetan, garrantzitsua da gure ikaskuntza alde batera ez uztea eta ikasten jarraitzea.

KZgunean, zure beharretara egokituko diren urruneko hainbat ikastaro eskaintzen dizkizugu. Online ikastaroak dira, etxetik eta zure erritmoan egin ditzazun. Eta, nola ez, hezitzaileen laguntza etengabearekin, gaiari buruz sor daitezkeen zalantza guztiak kontsultatu ahal izango baitituzu.

Gainera, zure prestakuntza osatzeko, ariketa praktikoak izango dituzu ikastaro bakoitzean, eta ikastaroa tutoretzaz arduratzen diren hezitzaileek zuzenduko dituzte.

Eta ikastaroa amaitu ondoren, egindako ikastaroaren bertaratze-ziurtagiria izango duzu KZguneko zure eremu pertsonalean.

 

 

Eman izena KZguneako urruneko ikastaroetan

KZgunean Urrutiko ikastaro ugari ditugu, ordenagailua, smartphonea eta tableta erabiltzera bideratuak, eta kategoria hauetan aurki ditzakezu:

 

  • Aisia eta entretenimendua
  • Enplegu-bilaketa
  • Irudia eta bideoa
  • Ofimatika
  • Oinarrizko formakuntza
  • Produktibitatea
  • Programazioa eta garapena
  • Sare Sozialak
  • Segurtasuna

 

Hemendik gure prestakuntza-ibilbidean sar zaitezke. Bertan, zure maila teknologikoaren eta prestatu nahi duzun gailuaren arabera zuri egokitzen zaizun kategoria ikusi ahal izango duzu.

Gure webgunean ikusi ahal izango duzunez, KZgunean ikastaroen katalogo zabala jarriko dugu zure eskura. Ez baduzu argi zer ikastaro egin nahi duzun, test bat egin dezakezu, eta minutu batzuk barru erakutsiko dizu zeintzuk diren zure behar teknologikoetara hobekien egokitzen diren ikastaroak, zure ezagutzetan oinarrituta.

 

KZgunearen laguntzarekin etxetik prestakuntza jaso nahi baduzu, eman izena urrutiko ikastaroetan parte hartzeko. Pc bat, Smartphone edo Tablet bat eta Interneterako konexioa baino ez dituzu beharko.