Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Badirudi atzo hartu nuela erretiroa. Beti izan naiz baldarra gauza hauetarako. Baldarra baino gehiago, beldurtia… ez nuen inoiz smartphonerik eta are gutxiago ordenagailurik erabili. Nork pentsatuko zuen orain auzoko modernoena naizela.

Bedeinkatua Iñakik KZgunea nire denbora librea betetzeko eta Jone hezitzailea ezagutzeko gomendatu zidan ordua. Gogoan dut ordenagailuko oinarrizko ikastaroan izena eman nuen lehen eguna. A zer nerbioak! Bigarren egunean utziko nuela uste nuen. Izan ere, oso gauza interesgarriak ikasi genituen, eta dagoeneko ezin dut utzi. Oinarrizkoenarekin hasi ginen, lehenik saguarekin, gero teklatuarekin eta ia konturatu gabe 3-4 egunetan Interneten informazioa bilatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ari ginen.

Eta ordutik ez dut ikastaroak egiteari utzi. Orain Interneten erraztasunez bilatzen dut informazioa, eguneroko tresna ohikoenetako asko erabiltzen ditut, hala nola Googleren aplikazioak, argazki-ukituak egiten ditut, nire smartphoneari partida osoa ateratzen diot, sare sozialetan parte hartzen dut eta azken berrikuntzak ezagutzen ditut beti.

Ez da nire buruari loreak botatzeagatik, baina nire lagunartean aditua naizenez aholku bila datozte denok. Ni pozten naiz laguntzeaz, baina beti gomendatzen diet KZgunean izena ematea. Bertan, ikastaroez gain, Interneterako sarbidea duten ordenagailuak erabiltzeko aukera dago, teknologia berriekin zerikusia duen edozein zalantza edo kontsultatarako tutoretzak egin daitezke eta hitzaldi interesgarrietara joan daiteke.

Eta zuek? Ez zaitezte gogoarekin gelditu eta hurbildu zuen KZgunera informazio eske.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!