KZgunearen Blogean lehenago publikatu ditugun sarrera batzuetan Kalkulu orrientzako funtzio matematiko batzuk (2020/02/05ean publikatua) eta Kalkulu orrientzako beste funtzio batzuk (2020/03/13an publikatua) kalkulu orriei buruz hitzegin dugu. Gaur KZgunean, zerrendei eta zerrenda kondizionalei buruz hitzegingo dugu.

Zerrendak erabiltzaileari eskainitako hainbat aukeratatik bat hautatzeko aukera eskaintzen diotenak dira.

Zerrenda kondizionalak, beste zelda batean sartutako balioaren araberako zerrenda erakusten dutenak dira.

Bi zerrendak leku berdinetik sor daitezke Datos > Validez > Criterios aukeratik. Zerrenda sortu ahal izateko, Permitir zerrenda ireki eta honako aukera hauek guztiak topatuko ditugu: Números enteros, Decimal, etab.

Zerrenda kondizionalak sortzeko, Intervalo de celdas (egiaz edozein aukera izango litzateke erabilgarria) aukeratuko dugu. Behin hemen gaudela, origen atalean datuen jatorri izango diren datuen koordenatuak jarriko ditugu.

Aukera hau horrela uzten badugu,  ohiko zerrenda sinple bat besterik ez genuke edukiko, baina zerrenda kondizional bat sortu nahi badugu, Origen atal honetatik zerbait aldatu beharko dugu. Balore honek gelaxken tarte bat onartu dezake, baina baita antzeko zerbait irudikatzen duen espresio bategatik ere ordezkatua izan daiteke.

Kodigo bat edo taila bat idazten denean soilik baloreak erakusten dituen zerrenda kondizionatu bat sortzeko Si() funtzioa erabiliko dugu; Kalkulu orrientzako este funtzio batzuk sarreran hitzegin genuen funtzio honetaz eta egazkoa hala gezurrekoak diren ziurtapenak egiteko erabiltzen da. Zertsobait gogoratuarazteko, honela erabiltzen da funtzio hau: =Si(Balditza; Balorea_egiazkoa_bada; balorea_gezurrezkoa_bada).

A3 gelaxka hutsik badago, zerrenda hutsik agertzea nahi badugu, Origen atalean idatziko dugun funtzioa honako hau izango da: =SI(A3=””;””;$Hoja1.$G$3:$G$9), honela, Talla atalean zerbait ikusteko aukera bakarra kodigoaren gelaskan zerbait idaztea litzateke.

Kalkulu orriei buruz gehiago jakin nahi baduzu, LibreOffice Calc, zure kalkulu orriak sortu ikastaroan izena eman dezakezu.