Inoiz baino bideokonferentzia gehiago egiten ari garen egoera berezi honetan, garrantzitsua da eskura ditugun tresna guztiak ezagutzea, uneren batean zerbaitek funtzionatzen ez badu zer egin behar dugun jakiteko.

Zer gertatuko litzateke… zure kasua dela suposatuko dugu, egunero lanerako zure ordenagailua erabiltzen duzula bideokonferentziak egiteko eta webcam-a falta zaizula?

 

 

Murphyren legean sinesten duzun ala ez alde batera utzita, egia esan, askotan unerik desegokienean hondatzen zaigu gehien behar duguna.

Hori gertatzen bada, konponbide erraza du, eta KZgunean kontatuko dizugu.

 

Bihurtu ezazu zure mugikorra webcam batean

Konponbidea mugikorraren kamera zure ordenagailurako webcam gisa erabiltzea da. Gainera, ziurrenik zure telefonoaren kamerak merkatuan aurki ditzakegun webcamak baino askoz kalitate hobeko kamera bat du.

Baina nola egiten da? Nola bihurtzen duzu mugikorra webcam batean? Horretarako, zure mugikorrean eta pc-an instalatu beharko duzun aplikazio bat beharko duzu.

Hemen, zure telefono mugikorraren sistema eragilearen arabera diren pare bat aplikazio utziko dizkizugu.

 

Android gailuetarako:

DroidCam

Aplikazioak “PC Client” izeneko osagai batekin funtzionatzen du, bere web orrialdetik bideo eta soinu kontrolagailuak instalatzen dituena Android gailuarekin komunikatzeko. Horretarako, ordenagailuan driverrak instalatzeko baimena eman beharko dugu.

Konfiguratzea erraza da. Android aplikazioari ekiten diozunean, IP zenbaki bat emango dizu, zure  ordenagailuko  programan idatzi behar duzuna.

WiFi bidez edo USB kablearen bidez konekta daiteke, baina baliteke USB konexioak beste konfigurazio bat behar izatea. Windows edo Linuxerako erabilgarri.

 

iOS gailuetarako:

EpocCam

Zure iOS gailua Windows-erako eta macOS-erako funtzio guztiak dituen web-kamera bihurtzen duen aplikazioa.

Konfiguratzeko, kontrolagailuak zure PCra edo Macera deskargatu besterik ez duzu egin behar, eta erabiltzen has zaitezke. Ez du eskuzko konfiguraziorik behar, konexioa erabat automatikoa baita.

Hari gabe konekta daiteke WiFi sarearen bidez edo USB kable baten bidez.

 

 

Aplikazio hauek instalatu nahi dituzu eta mugikorra webcam batean bihurtu? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneako  “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan