Koronabirusarengatik konfinamendua hasi zenetik, denok Internet normalean baino gehiago erabiltzen dugu. Bilaketak egiteko, albisteak ikusteko edo familia eta lagunekin bideo-deiak egiteko ez ezik, WhatsApp edo Telegram aplikazioengatik jasotzen ditugun mezuen bolumena ere handitu da. Mezu asko iritsi direnez, albiste faltsu asko ere jaso ditugu.

Interneteko segurtasunari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Eman izena gure urrukeko “Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak” ikastaroan

Sarritan, zaila izan daiteke albiste faltsuak eta ez direnetatik bereizten, maiz ez dakigu hauek nola egiaztatu ahal diren. Gaur, KZgunean, zenbait aholku eta web orri emango dizkizugu, albiste faltsuak bereizten ikas dezazun.

 

 

Zergatik da garrantzitsua gezurrezko albisteak gezurtatzea?

Albiste faltsu bat sortzen denean, berehala hedatzen da sare sozialen eta bapateko mezularitzako aplikazioen bidez. Berri hau ahoz aho doa, elur-bola efektu bat sortuz. Sarritan, albiste horiek egiazko informazioa dela uste denean sortzen da arazoa. Albiste hauen helburua irakurleari nahastea edo engainatzea da. Horregatik, oso garrantzitsua da albiste faltsuak eta egiazkoak bereizten jakitea.

Printzipioz, albistearen jatorria ofiziala ez bada, haren egiazkotasunaz susmatuko dugu. Beraz, sare sozialetan edo WhatsAppen ikusten ditugun albisteak kontrastatzea ideia ona da. Albisteak kontrastatzeko modu on bat webgune hauetan tarteka-marteka sartzea da:

Maldito Bulo

Webgune hau nagusia da albiste faltsuak gezurtatzen. Hainbat urte daramatza lanean, baina konfinamendua hasi zenetik bere jarduera handitu egin da. Bertan, COVID-19ren inguruko albisteak gezurtatzeko atal oso bat aurki dezakegu. Bertan, gure kontaktuek bai sare sozialeetatik bai birbidaltzen dizkiguten albisteak, ezeztatu edo baikoztu ahalko dugu.

Coronabulos

Eitb-ren webgune honek COVID-19ko albiste faltsuak gezurtatzeko bereziki  sortu da. Helburua elur-bola efektua gelditzen eta albiste faltsuak masiboki bidaltzen sahiestea da. Gainera, herritarren laguntza zerbitzua eskaintzen du posta elektronikoz nahiz WhatsApp bidez, koronabirusaren inguruko albiste faltsuak gezurtatzeko. Azpimarratu behar da jasotzen duten  posta elektronikoei edo WhatsAppei ez dutela banakako erantzunik emango, soilik jarriko lirateke harremanetan jarriiko dira xehetasun gehiago behar izanez gero, albiste faltsua egiaztatzen laguntzeko.

Eman izena gure urrukeko “Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak” ikastaroan