Gaur KZguneatik etxeko txikienak forma seguruan aktibo mantentzen lagundu nahi zaituztegu. Horretarako, haurrek segurtasun osoz lan egin dezaten, tablet bat nola prestatu azalduko dizugu.

Beraien adinerako egokiak ez diren edukietan sartzeko aukera ez izatea da garrantzitsuena. Horretarako, eta lehenik eta behin, zure haurrek izan ditzaketen baimenak konfiguratu beharko dituzu, guraso kontrola aktibatuz.

Android gailuetan, Google Play-en sartu behar duzu, eta ezarpenetan, guraso kontrola-n sakatu. iPad-etan gailuaren ezarpenetan sartu behar duzu, eta eduki eta pribatasun murrizketan sakatu. Hemendik, aplikazioak, jokuak, pelikulak eta musika bezalako edukiak murriztu ahalko dituzu.

Haurrentzako aplikazio ludiko eta hezigarriak

Behin aparatua konfiguratuta, eta haurrentzat egokiak ez diren edukiak blokeatuta, aukera ludiko eta hezigarriak eskaintzeko ondorengo aplikazioak gomendatzen dizkizugu.

iCuadernos Rubio

Betiko Rubio koadernoek haurrek ikasten jarraitu ahal izateko, matematikako buruhausteak, eta idazteko eta kaligrafia lantzeko ariketak eskaintzen dituzte. Sistema intuitibo eta erabil erraz batekin, zure seme alabek ariketak non nahi egin dezakete. Ikasten hezteko era dibertigarria da.

Kindle

Haurrentzako literatura asko biltzen duen liburu elektroniko anitz eskaintzen ditu Kindle aplikazioak. Txikienentzako ariketa egokia da irakurtzea, beraz, ideia ona izan daiteke haurrek egunean momentu batez irakurri ahal izateko. Liburuak etxeko gailu guztietan sinkronizatzen dira, beraz, aparatu batean irakurtzen han zaitezke, eta beste batean jarraitu.

Fun English

Fun English 3 eta 10 urte arteko haurretzako zuzenduta dago. Ariketa eta joku ezberdinen bidez, ingelesezko hiztegi berria ezagutzen eta ahozkera hobetzen ikasiko dute. Aplikazioa ikasgaietan banatuta dago, eta ikasgai bakoitzean hiztegi berri bat ikasiko dute.

Toontastic

Etxeko txikieenek sormena landu ahalko dute aplikazio honekin, eta beraien istorio propioak sortuko dituzte, pertsonaiak, elkarrizketak, musika eta kontalariak aukeratuz. Sormenezko idazketa prozesuan laguntzen du, ipuinak pausu gutxi batzutan sortuz. Gainera, zuen argazkiak gehitu ahalko dituzue, kamera erabiliz.

Netflix Kids

Haurrak entretenituta mantentzeko serie eta pelikulak eskaintzen ditu. Etxeko kideentzat profil ezberdinak sortu ahalko dituzu. Adin gabeko baten profila den erantzun beharko duzu, eta horrela, kids ataleko edukiak azalduko dira zuzenean. Profil bakoitzean, eduki gogokoenak eta ikusteko dauzkazunak gehitu ahalko dituzu.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta aplikazioak instalatzen ikas ezazu