Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Etxean giltzapetuta, ni bezala? Hori izan dadila guztia… Iñakirekin hitz egin berri dut. Ogia erosteko ilaran zegoen gaixoa eta itxaronaldi luzean deitzea erabaki du.

Iñakik kontatu didanez, etxean egiteko zeuden lan eta garbiketa guztiak egin ditu, eta bere denbora zertan erabili ez dakiela kexu da. KZgunean urrutiko ikastaro bat egiten ari naizela esan diodanean, berehala eskertu dit. Nola ez zitzaidan lehenago bururatu?

Urrutiko prestakuntza egokiena da beren agendagatik ikastaroetara bertaratuta joaterik ez duten guztientzat. Garai hauetan ondo  etorriko zaizkigu denori.

Zer behar da? Interneterako konexioa duen ordenagailu bat besterik ez. Ondoren, KZgunearen web-orria bisitatu behar da, eta han ikastaroen katalogoan sartu. Bertan, urrutiko prestakuntzarako atal esklusibo bat dago. Internetekin eta teknologia berriekin lotutako mota guztietako ikastaroak aurkituko ditugu han. Segurtasuna, sare sozialak, produktibitatea, irudia, bideoa eta abar.

 

Aurreikusitako datak begiratu eta izena ematea besterik ez da geratzen. Antolatzea da kontua, egunean nahi adina denbora eman diezaiokegulako eta ez dugulako ordutegi finkorik. Gainera, zalantzak argitzeko tutorearekin bideokonferentzia egiteko aukera dugu.

Etxeko erosotasunetik probatu nahi dituzue online ikastaroak? Egin bada tarte bat zuen agendan. 

KZgunean ikusiko dugu elkar!