Elikadura osasungarria eta orekatua izatea oso garrantzitsua da. Ez da arraroa gu zaindu nahi izatea, bereziki uda hurbiltzen den heinean. Horrexegatik, gaur KZgunean, elikadura osasungarria izateko hainbat aplikaziori buruz hitz egingo dugu.

 

 

Etekin gehiago atera nahi diozu Android gailuari? Eman izena gure “Android Sistema Eragilea” urruneko ikastaroan

 Manzana Roja

Zure dieta pertsonalizatua sortu nahi baduzu, aplikazio hau oso lagungarria izango zaizu. Aplikazio honek nutrizio eta dietetika aditu talde batek sortu du eta Elikagaien Zientziaren Italiako Elkarteak (SISA) babesten du. Aplikazio hau zure ezaugarri edo beharren araberako dieta sortzeko aukera ematen dizu, baita zure elikadura-gustuak eta zure ohiko ariketa fisikoa finkatzeko ere. Lortu nahi duzun pisua ere ezar dezakezu eta dieta gordeko du zure helburua lortu arte. Helburua lortzen duzunean, mantentze-dieta bat jasoko duzu. Hau gutxi balitz, gainera, errezetei buruzko atala duzu eskuragarri.

iOS eta Android-erako erabilgarri.

FatSecret

Aplikazio erraz honek eguneroko elikagaiekin elikadura osasungarria aurkitzen lagunduko dizu. Aplikazioak kontsumitzen dituzun kaloriak zenbatzen ditu, eta zure janarien, ariketen eta pisuaren segimendua egiten du. Barra-kodeen eskanerra ere badu, kontsumitzen dituzun produktuak osasungarriak diren edo ez jakin dezazun. Honez gain, bazkari-egunkari bat egin ahalko duzu, zure astea hobeto planifikatzeko eta kontsumitutako kalorien egutegia ikusteko. Aplikazio honek Google Fit, Fibit edo Samsung Health aplikazioekin sinkroniza daiteke.

iOS eta Android-erako erabilgarri.

Nooddle

Seguruenik inoiz gertatu zaizula hozkailua irekitzean eta bertan dauden elikagaiak ikustean pentsatu duzula “Zer egiten dut nik orain honekin?”. Aplikazio honek hautatzen dituzun elikagaien errezeta-zerrenda bat eskaintzen dizu, nahi duzun janaria presta dezazun. Aplikazio honen gauzarik onena, errezeta osasungarriak eta originalak eskaintzen dituela da. Gainera, aplikazioak kontuan hartzen ditu elikadura-alergiak eta pertsona beganoak ere.

iOS eta Android-erako erabilgarri.

Cookpad

Aplikazio hau lankidetzan oinarritzen da, erabiltzaileek igotzen baitituzte errezetak. Erantsitako errezetetan argazkiak, oharrak edo etiketak jar daitezke. Bilatzaile bat erabil dezakezu, testu librea edo nahi dituzun kategoriak bilatzeko; besteak beste, begana, glutenik gabea edo laktosarik gabea. Honezgain, beste erabiltzaileak jarraitzeko aukera ematen dizu, haien errezeta guztiak ikus dezazun.

iOS eta Android-erako erabilgarri.

Eman izena gure “Android Sistema Eragilea” urruneko ikastaroan