Gaur egun, tramiteak egin ahal izateko, fakturak, irudiak, txartelak… eskaneatu behar izaten dituzu, eta dokumentu hauek zure mugikorrean gordeta izatea komenigarria izaten da. Horregatik, gaur KZguneatik, eskaneatzeko aplikazio onenak gomendatu nahi dizkizugu, eta honela, zure dokumentuak eskura izan.

Askotan, eskaneatu beharreko momentuan ez duzu ordenagailu edo eskaner bat izaten, hala, ere, zure dokumentua mugikorrarekin eskaneatu ahalko duzu. Ondorengo aplikazioekin, eta argazki baten bidez, dokumentu bat eskaneatu ahalko duzu, eta ondoren, nahi duzun formatuan gorde.

Mugikorretako kamerek, egunetik egunera kalitate hobea dute, eta kamera hauen bidez, dokumentuak eskaneatzeko ondorengo aplikazioak erabili ahalko dituzu.

Eskaneatu dokumentua argazki bat eginaz

Simple Scan

Zure mugikorra eskaner eramangarri bihurtuko duen eskaneatzeko aplikazioa da Simple Scan. Dokumentu, argazki, ordainagiri, txosten edo edozein motatako dokumentua eskaneatu ahalko duzu, eta artxiboa zure aparailuan pdf edo irudi formatuan gordeko duzu. Bukatzeko, dokumentuari izen bat gehituko diozu, eta gorde edo bidali ahalko duzu.

iScanner

iScanner aplikazioaren bidez, zure mugikorreko kamerarekin eskaneatuko duzu, edo zure aparailuko galeriatik, argazkia inportatuko duzu. Behin argazkia aukeratuta, dokumentua moztu, argia eta kontrastea zuzendu edo orri berriak gehitu ahalko dituzu. Gainera, iScannerrek, dokumentuen gainean idazteko aukera ematen dizu, kontratu edo eskaeraren bat sinatu ahal izateko adibidez, eta ondoren, posta elektronikoz bidali ahal izateko.

Text Fairy

Aplikazio honek zure argazkiak editatzeko dokumentutan bihurtzen ditu. Aplikazioak dakarren kamerarekin dokumentuari argazkia atera ahalko diozu, edo zure aparailuan gordeta daukazun testu baten argazkia aukeratu ahalko duzu. Behin argazkia aukeratzen duzunean, eskaneatzeko botoian sakatu, eta dokumentua digitalizatuta azalduko zaizu.

Adobe Scan

Aplikazio honekin, edozein motatako dokumentua eskaneatu ahalko duzu eta pdf formatuan gorde. Adobe Scan aplikazioak, paperean azaltzen diren akatsak, markak edo zimurrak kentzeko herramintak eskaintzen dizkizu. Baita, eskuz idatzita dauden dokumentuak hobetzeko aukera ere.

FotoScan

FotoScan Google Fotos-en eskaneatzeko aplikazioa da. Paperean dauzkazun argazkiak zure mugikorreko kamerarekin eskaneatu ahalko dituzu, eta formatu digitalean gorde. Erreflexurik gabeko argazki perfektuak lortu ahalko dituzu, eta ertzak kontuan hartuta, argazkia zuzenean moztuko du. FotoScan-ek perspektiba eta errotazioa zuzentzen du.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure aparailua erabiltzen ikas ezazu