Konfinamenduarekin askok etxetik lan egiten dugu. Ezohiko gertaera honek, gure gorputzari eragin diezaio. Gure etxea ez dago bulegoa bezain prestatuta, horregatik, KZguneko blogetik telelanak gorputza ez txikitzeko aholku batzuk emango dizkizugu.

 

 

 

Zure enpresarako kanpaina pertsonalizatuak eta harpidetza-zerrendak sortzen ikasi nahi duzu? Eman izena gure “Sortu zure e-mail marketing kanpainak” urrutiko ikastaroan

 

Non eseri

Jarrera txarrek gure gorputzean kalterik ez egiteko, oso garrantsitsua da ondo eserita egotea. Bulegoan, erraza da jarrera egokia izatea, baina etxean jarrera hau aldatzen da. Garrantzitsua da noizean behin jarrera aldatzea eta geldirik ez egotea. Bideo honetan zure jarrera hobetzeko aholkuak aurkituko dituzu:

Etenaldiak eta ariketak

Saiatu 30 minutuz behin altxatzen. Zure lanak ez badizu uzten, saia zaitez zutik egoten eta pausu pare bat ematen. Aprobetxatu atsedenaldi txikiak komunera joateko edo zerbait hartzeko, adibidez.

  • Seven

Seven aplikazioarekin egunero 200 ariketa eta erronka baino geihago izango dituzu, bakoitza 7 minututan egiteko. Gainera, emaitzak zure lagunekin partekatu ahal izango dituzu hobetzen jarraitzeko.

Android eta iOS-erako erabilgarri.

Lansaioa bukatzerakoan

Zure lansaioa bukatzerakoan oso garrantzitsua da luzapenak eta ariketa batzuk egitea aktibo egoteko. Izan liteke mundo digitaletik edo lansaiotik atera nahi izatea, horregatik bi aplikazio gehiago gomendatzen dizkizugu:

  • Home Workout

Adituek eginiko aplikazio honek ekipamendu gabeko ariketak eta luzapenak egiteko aukera ematen dizu. Berotzeko eta luzapeneko errutinak dituenez, egunero erabiltzeko aplikazio bikaina da. Ariketa guztiek bere bideo azalpena dute.

Android eta iOS-erako erabilgarri.

 

  • Down Dog

Yoga ariketa bikaina da luzatzeko eta erlajaxatzeko. Aplikazio honek oinarrizko mailatik hasten da, maila aurreratuenetara arte. Nahi duzun saioa aukera dezakezu: zure gorputzaren atal batean zentratu nahi baduzu, saio errazago edo zailago bat nahi baldin baduzu, etab. Ikastaro guztiek bideo bat daukate ariketak egiten laguntzeko.

Android eta iOS-erako erabilgarri.

Eman izena gure “Sortu zure e-mail marketing kanpainak” urrutiko ikastaroan