Noizbait artxibo bat baino gehiago bidali nahi izan duzu posta elektronikoz, baina ezin izan duzu egin, haien pisua handiegia izan omen delako? Inoiz konprimatuta zetorren programa nahiz karpeta bat deskargatu duzu, eta ez duzu deskonprimatzen jakin?

 

 

Artxiboak bidaltzen edo zure lainora igotzen ikasi nahi duzu? Zatoz KZgunera eta izena eman gure “Erabili profesionalki Google aplikazioak” ikastaroan

Lehenago edo beranduago, informatika-munduan aurrera egiten dugun heinean, artxibo konprimatuak aurkitzen ditugu. Hori dela eta, gaur KZgunean artxibo konprimatuetaz hitz egingo dizugu. Zer diren, zer mota dauden, nola konprimatzen eta deskonprimatzen diren azalduko dizugu. Noizbait honelako egoera batean ikusten baduzu zure burua, nola jardun jakin dezazun.

Zer dira artxibo konprimatuak?

Artxibo konprimatuak, artxibo baten edo batzuen tamaina murrizten laguntzen digutenak dira. Teknologia honek espazioa aurrezteko pentsatuta dago: zure disko gogorrean, pendrivean, lainoan, posta elektronikoan,… Artxibo kopuru handia tamaina murriztuagoan bidaltzeko edo gordetzeko modua da. Era guztietako artxiboak konprimitu daitezke: bideoak, argazkiak, musika, dokumentuak, etab.

Artxibo konprimituko motak

Baditugu hainbat konpresio motako artxiboak, baina ohikoenak ZIP eta RAR dira. Horrezgain, beste ezezagun batzuk daude, adibidez: gzip, PKG, pax, R2, etab.

Edozein artxibategi deskonprimatzeko programa bat eduki behar duzu, WinRAR, 7-zip edo WinZip, adibidez. Windowsen azken bertsioetako bat erabiltzen baduzu, ez duzu zertan programarik deskargatu behar, sistema eragileak berak konprimatzeko eta deskonprimatzeko aukerarekin baitdator.

Artxiboak  nola deskonprimatu eta konprimatu

Nahiz eta programatik programara aldaketak egon ahal izatea, hauen erabilera oso erraza da.

Artxibo bat deskonprimatu nahi baduzu, artxibategi konprimatuan eskuineko klik bat egin eta “dena atera” aukeratu. Horrek edukiera guztia duen karpeta berri bat sortuko du. Karpeta honek artxibo konprimituaren izena izango du.

Artxibo bat konprimatu nahi baduzu, konprimatu nahi duzun artxiboa edo karpeta hautatu beharko duzu. Artxibo edo karpeta bat baino gehiago ere hauta ditzakezu. Ondoren, eskuineko klik bat egin eta “konprimatu” aukeratu, baita artxiboa komprimatu nahi duzun luzapena ere. Artxibo konprimatu berria sortuko da, karpetaren edo artxiboaren izen berdinarekin. Listo! Zure artxiboa konprimatua posta elektronikoz bidali edo lainora igo dezakezu.

Zatoz KZgunera eta izena eman gure “Erabili profesionalki Google aplikazioak” ikastaroan