Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Ni hemen entretenituta nago, denbora luzea daramat nire smartphonearekin borrokan. Egia da aparatu hauek zoragarriak direla… Agenda kudeatzen laguntzen digute, gure helmugarako bidea adierazten digute, informatuta mantentzen gaituzte, komunikatzen laguntzen digute, beren alde ez hain atsegina ere badute, hau da, denbora eskaini behar zaie mantentzeko.

Dena hasten da smartphone-ak jakinarazten digunean ez dagoela leku nahikorik eta, ziur asko, telefonoaren funtzioetako batzuek ez dutela behar bezala funtzionatuko horren ondorioz. Mezu honekin topo egiten duzun lehen aldian, telefonoa hondatu edo zaharkituta geratu dela ustea da ohikoena. Errealitatetik urrun. Mezu hori smartphone-ak zure arreta eskatzeko duen modua baino ez da, kasu pixka bat egin diezaiozun.

Jonerekin harremanetan jarri naiz tutoretza bat egiteko asmoz, eta KZgunean smartphonea mantentzeko eta prest jartzeko ikastaro berri bat dagoela esan dit. Beraz, izena eman dut.

Ikastaroaren izena “Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza” da eta gure gailuak erabiltzen ditugunean egunerokotasunean gehien kezkatzen gaituzten gaiak jorratzen dituzte.

Bateria bezala. Bateriaren iraupena ahalik eta gehien luzatzeko behar diren trikimailuak ikasiko ditugu.

Memoria. Memoria nola askatu, optimizatu eta edukia kudeatzen ikasiko dugu, espazio-arazorik izan ez dezagun.

Aplikazioak. Smartphonean instalatuta dauden aplikazioak kontrolatuko ditugu.

Jakinarazpenak. Gure gailura iristen diren jakinarazpenen kopurua murriztuko dugu.

Mantentze-lan bat egiteko gutxieneko ezagutzak eskuratu ondoren, nahikoa da 10 minutu ematea lan horretan noizean behin. Ez da hainbesterako ezta?

Nire inguruan ikusten dudanez, denok izan ditugu noizbait espazio arazoak, jakinarazpen gogaikarriak eta bateriaren iraupenari buruzko zalantzak. Ziur nago ikastaro honek eskari handia izango duela; beraz, interesatzen bazaizue, zeren zain zaudete izena emateko?

KZgunean ikusiko dugu elkar!!