Ondo dakizunez, KZguneak 2001etik daramagu doako formakuntza eskaintzen, zure gailuak erabiltzen ikas dezazun. Urte hauetan guztietan, pixkanaka pixkanaka joan gara garai berrietara eta gure erabiltzaileen beharretara egokituz, edukiera eta zerbitzu onenak eskaintzeko. Beste behin, Koronabirusaren konfinamendua dela eta, aldaketa berri honi moldatu izan behar dugu gure laguntza eta formakuntza berria eskaintzeko. Hau dela eta, gaur KZgunean gure formakunta berriei buruz hitz egingo dizugu, zure etxetik gurekin ikas dezazun.

 

 

Zuzeneko formakuntza               

Urruneko formakuntzaz gain, gure aurrez aurreko ikastaro batzuk moldatu ditugu zure etxetik ikasten segi zaitezen. Ikastaro hauek 4 ordu irauten dute, 2 orduko bi sesioetan irakasten dira eta 4 edo 6 pertsonako talde txikiko ikastaroak dira. Ikastaro hauek zuzenean dira, eta bideo konferentziaren bidez irakasten dira gure hezitzaile batekin. Izena eman dezakezu inprimaki hau betetzen. Behin izena emanda, ikastaroaren hasiera jakinaraziko dizugu posta elektroniko baten bidez. Bertan, aurkituko dituzu ikastaroaren datak eta orduak eta ikastaroan sartzeko esteka.

Zuzeneko hitzaldiak

Jarraitu etxetik trebatzen gure zuzeneko hitzaldiekin, aurrez aurreko hitzaldiekin alderatuta ez dago zertan izenik eman behar. Hitzaldi hauek gure YouTubeko KZguneaTIC kanalean irakasten dira, beraz gure kanalean harpidetuta egotea gomendatzen dizugu, azkenengo berriak jakin dezazun. Hitzaldien iraupena 1,5 ordukoa izango da, gutxi gora behera. Hitzaldia behin bukatuta, gure YouTubeko kanalean gordeko da, beraz ezin izan baduzu zuzenean ikusi beste momentu batean edo nahi duzun beste zenbaitetan ikusi ahalko duzu.

Urrutiko laguntza-zerbitzua

Laguntza behar baduzu edo zure zalantzak ebatzi nahi badituzu, telefonoz edo posta elektronikoz guk lagunduko dizugu. KZgunean Hezkuntza Sailarekin parte hartzen dugu bai gurasoei bai seme-alabei laguntzeko zeuen zalantzekin. Ere lagundu ahal zaitugu informatika arloan sor daitezken zalantzekin, eten digitalari aurre egiteko.

Gure arreta ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera. Hemen aurkitu ditzakezu laguntza emateko erabilgarri dauden zentruak. Zure zentroa aurreko zerrendetan agertzen ez bada, deitu telefono honetara: 945 062 555.