Gaur KZguneatik Jitsi Meet-ari buruz hitz egin nahi dizugu, erabiltzaile kopuruari dagokionez limiterik ez duen bideo deiak egiteko erabiltzen den zerbitzua. Aplikazioa doan da, eta erabiltzeko ez zara erregistratu behar, beraz, ez dituzu zure datu pertsonalak eman beharko.

Deiak bideo eta ahots bidezkoak izan daitezke, Dropbox bidez grabatzeko aukera duzu edo zuzenean Youtube-n eman dezakezu. Gainera, Google-eko egutegiekin eta Office 365-arekin konektatu ahalko duzu, bilerak programatzeko eta noiz egingo diren jakinarazteko.

Eskaintzen dituen aukeren artean, testu bidezko txat-a dago eta orden bat mantendu ahal izateko eta hitz egiteko, eskua altxatzeko aukera duzu. Batek hitz egiten duen bitartean gainontzekoak isildu ditzazkezu, eta pertsona bakoitzak zenbat denboraz hitz egiten duen jakiteko kontadore bat daukazu.

Erregistro eta instalaziorik gabe

Jitsi Meet erabiltzeko erraza da, webgunean sartu behar duzu, salaren izena idatzi eta Go aukeran sakatu. Izenak dagoeneko existitzen den sala batekin kointziditzen badu, bertan sartuko zara. Izen horrekin talderik ez badago, sortu eta sartuko zara. Zure nabigatzailean Jitsi Meet erabiltzeko ez duzu ezer instalatu beharko, eta mugikorra erabiltzen baduzu, Android eta iOS-erako aplikazioak erabilgarri dauzka.

Bideo deiarekin hasi baino lehen, mikrofonoa eta kamara erabiltzeko baimena eskatuko dizu. Onartu sakatu beharko duzu, izan ere, mikrofono edo kamararik gabe ezingo duzu bideo deia egin.

Behin bideo deia hasita, goiko aldean salaren izena eta denbora ikusi ahalko duzu eta lau aukera izango dituzu.

  • Behean eta ezkerrean, eskritorioa konpartitzeko, eskua altxatzeko eta txata irekitzeko aukera duzu.
  • Behean eta erdian, mikrofonoa eta kamara aktibatu edo desaktibatu, eta bideo deia moztu eta txata itxi dezakezu.
  • Behean eta eskubian pantailaren bista aldatu, taldeari pasahitza gehitu, deia grabatu, denak isildu, edo Office edo Google Calendarrekin lotu ahalko duzu.
  • Eta azkeneko aukera bezala, goian eta eskubian, zure kameraren kalitatea ikusiko duzu eta Me aukeran sakatu ezkero, erabiltzaile izena aldatuko duzu.

Lehen aipatu bezala, Jitsi Meet-ek ez du erabiltzaile kopuru aldetik limiterik, eta kopuru maximorik ez dagoenez, bideo deia zerbitzariaren ahalmenaren baitan izango litzateke.

KZgunearen laguntzarekin etxetik prestakuntza jaso nahi baduzu, eman izena urrutiko ikastaroetan. Pc bat, Smartphone edo Tablet bat eta Interneterako konexioa baino ez dituzu behar