Inoiz gertatu al zaizu zure sakelekoan sartzen ari den dei bat blokeatu izan nahi duzula eta ez duzula jakin nola egin? Ziur baietz. Gaur egun, badaude desatsegin eta hainbatetan deika ari diren zenbakiak. Hau dela eta, gaur KZgunean blokea ditzakezun zure mugikorrean sartzen diren deiei buruz hitz eingo dugu.

Zure Smartphone edo tabletari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Izena eman gure “Android sekreturik gabe” aurrez-aurreko ikastarora

Gure Smartphonean sartzen diren deiak blokeatzeko bi modu daudela jakitea garrantzitsua da: konfigurazioaren bidez edo gure sakelekoan App bat jartzen.

Nola zure Smartphonetik sartzen diren deiak blokeatu

Android gailu guztiek ez daukate zure sakelekoan sartzen diren deiak blokeatzeko aukera ematen, horregatik zure Smartphonean hurrengoko pausuak egin ahal dituzula egiaztatu beharko duzu. Nahi ez dituzun deien zenbakia blokeatzeko, pauso hauek egin beharko dituzu:

  • Normalean erabiltzen duzun dei aplikazioa ireki
  • Doikuntza ireki, goian eskuinaldean (3 puntutxu bezala ager liteke). Sakatu zenbakiak blokeatu > Dei blokeoa edo doikuntza antzeko bat.
  • Barruan zaudenean, jar ezazu blokea nahi duzun telefono zenbakia. Egin eta gero, zenbaki horren deia jasotzen duzun bakoitzean, deia automatikoki baliogabetuko da.
  • Aukera hauek aurkitzen ez baditzu, proba ezazu nahi duzun zenbakia sakatzen 2 edo 3 segundu, blokeatzeko aukera ager dezan.

 Nola blokeatu sartzen diren deiak

Aurrerako aukerak ez bazaizkizu agertzen, zure Android gailua deiak blokeatzeko aukera ez daukalako da eta horregatik, aplikazio bat jaitsi beharko duzu.

Call Insider

Aplikazio honek zure Smartphonean deiak eta SMSak blokeatzeko aukera emango dizu. Bere erabilera oso erraza da: behin instalatuta, bertan sartu besterik ez duzu behar nahi dituzun zenbakiak blokea dadin. Zenbaki ezkutuak blokea ditzakezu baita, edo zure zerrendan ez dauden telefonoen deiak automatikoki ezeztatzeko aukera ematen dizu.

Azpimarratu behar dugu gauza garrantzitsu bar: aplikazio honen bidez blokeatzen dituzun zenbakien deiak, lehenengo soinua emango du automatikoki eskegi baino lehen.

Izena eman gure “Android sekreturik gabe” aurrez-aurreko ikastarora