Ziur gero editatzeko testua irudi batetik atera behar izan duzula inoiz eta ez duzu jakin nola egin. Hala bada, irudi bat testu editagarri nola bihurtu azalduko dizugu gaur KZgunean.

Horretarako, ordenagailua irudi batean dauden karaktereak ezagutzeko gai izatea eragiten duen OCR teknologia erabiltzen da.

Baina, zer esan nahi du zehazki OCR hitzak? OCR ingelesezko “Optical character recognition” siglak dira, “Karaktereen ezagupen optikoa” esan nahi du, eta testuak digitalizatzean datza. Testua automatikoki identifikatzen da alfabeto bati dagozkion irudi edo karaktere batetik eta gero datu moduan gordetzen dira.

 

 

 

OCR. Testua irudi batetik atera eta edita ezazu

Jarraian, irudi bat testu editagarri nola bihur dezakezun erakutsiko dizugu, bai web-orri baten bidez, bai mugikorretik hainbat aplikazioren bidez.

OCR ONLINE

Free Online OCR

Doaneko OCR onlineako zerbitzu hau, karaktereen ezagutze optikoko softwarea erabiliz, gai da pdf formatuan eskaneatutako dokumentuen eta kamera digitalen bidez hartutako irudien testuak eta karaktereak ezagutzeko. OCR emaitzak nahi den formatura bihurtzeko aukera ematen du. 46 hizkuntza onartzen ditu, txinera, japoniera eta koreera barne.

i2OCR

Iruditik ateratako testua editatzeko, formateatzeko, indexatzeko edo itzultzeko aukera ematen duen onlineako zerbitzua. Formatu askotako irudiak kargatu daitezke, edo irudi baten URLa itsatsi ere bai. Hainbat zutabe dituzten dokumentuak onartzen ditu eta ez dago mugarik irudiak kargatzeko. 100 hizkuntza baino gehiago onartzen ditu.

OCR APLIKAZIOAK

Escáner de texto [OCR]

Aplikazio horrek automatikoki antzematen ditu irudi baten karaktereak, testu editagarri bihurtuz. Eskuz idazteko euskarria du. Telefonoaren galeriako irudiak hartu eta testua paper-euskarrian kopiatzeko aukera ematen du, baita posta elektronikoz bidaltzeko edo Google Driven edo Google Keepen gordetzeko ere. 50 hizkuntza baino gehiago onartzen ditu. Iragarkiak ditu.

Android -erako erabilgarri

Text Fairy

Irudi bat testu bihurtu eta editatzeko aukera ematen duen aplikazioa. Testua paper-euskarrian kopiatzen du, gero beste aplikazio batzuetan erabiltzeko. Eskaneatutako orria pdf formatu bihurtzeko aukera ematen du. 50 hizkuntza baino gehiagotarako testu-errekonozimendua du. Ez du iragarkirik.

Android -erako erabilgarri

 

Aplikazio hauek erabili nahi dituzu? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneako  “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan