Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Ni orain libre nagoenez, telebistaren aurrean eseri naiz pixka batean, film edo gauza interesgarriren bat ikusteko asmoz. Sinisten duzue 10 minutu daramatzadala kanalez aldatzen eta ez dudala ezer merezi duenik aurkitzen?

Egia esan, denbora asko daramat “estriminean” interesatuta, edo esaten den bezala. Oraindik erabiltzen ez duen bakarra izan behar dut. Nire iloba, nire bizilaguna, baita Iñaki ere telesail ospetsuren baten zaleak dira.

Oraingoz, KZgunearenEzagutu Streaming plataformak” hitzaldira izena eman dut. Gauza berri batean sartu baino lehen, hobe aldez aurretik ezagutzea, ezta? Nik, behintzat, zalantza eta galdera asko ditut gaiari buruz, eta espero dut hitzaldian denak argitzea.

Bertan, Jonek hitzaldian ikusiko dugun guztiaren aurkibidea erakutsiko digu.

Eskariaren araberako telebista edo streaming plataformak zer diren jakingo dugu.

Streaming-a nola sortu zen eta gaur egun arte nola eboluzionatu duen errepasoa egingo da.  Nola funtzionatzen duen eta zer behar dugun martxan jartzeko (baldintzak, gailuak, aplikazioak) ikusiko dugu. Eta, azkenik, gaur egun ezagunenak diren streaming-plataformak eta bakoitzaren ezaugarri bereziak aipatzen dira.

Behin hori guztia ikusita, Jonek dio zailtasunik handiena plataforma baten edo bestearen alde egitea dela. Ondo begiratzea eta informatzea da kontua.

Streamingari buruzko zalantzak dituen beste norbait? Badakizue KZgunera jo dezakezuela honetarako eta teknologiarekin lotutako beste gai askotarako. Anima zaitezte!!

KZgunean elkartuko gara!!