Google teklatua, Gboard ere deitzen zaiona, Android telefono askok normalean instalaturik dakarren aplikazio bat da (nahiz eta posible den gure mugikorraren fabrikatzaileak beste app bat instalatu izana; nahi izanez gero Google Play dendatik instala dezakegu). Teklatu hau hobetzen joan da denborarekin eta ezagunak ez diren ezaugarriak dituenez KZgunean erabaki dugu horiek erabiltzeko unea dela.

 

  

Idatzi (eta zuzendu) hainbat hizkuntzatan

Ajustes> Idioma e introducción> Idioma> Añadir idioma, edo Androiden azken bertsioetan Ajustes> Sistema> Idiomas e introducción de texto, aukeratik nahi ditugun hizkuntza guztiak gehitzeko aukera izango dugu. Lehenik eta behin telefonoa erabiliko dugun hizkuntza jarriko dugu eta ondoren, gainerakoak. Zerrenda zehaztu eta teklatua martxan jarri ondoren, espazio barra segundo pare batez sakatuta hizkuntza batetik bestera alda dezakegu. Hizkuntza aldatzen dugun bakoitzean, zuzentzailea aktibatuta badago, gaizki idatzitako hitzen zuzenketak ere erakutsiko dizkigu.

Idatzi hatzak irristatuz

Letra soilak sakatu beharrean, gure hitza osatu arte hatza batetik bestera irrista dezakegu eta gero altxatu. Horrela, eta zenbait praktikaren ondoren, idazketa prozesua pixka bat azkartu dezakegu.

Egokitu teklatuaren altuera

Idaztea ahalbidetzen duen edozein aplikaziotan sartuz, teklatua abiaraziko dugu eta teklatuaren altuera pertsonalizatzeko engranajean sartuko gara (Configuración> Preferencias> Altura del Teclado). Behin hemen, aukera desberdinen zerrenda izango dugu: Muy bajo, Normal, Media-alta, etab. Nahi dugun altuera aukeratzen dugu eta horixe da!

Espazio bikoitza eta puntua jarriko du

Hitz baten amaieran espazioa bitan sakatzen badugu, teklatuak esaldiaren amaiera dela ulertuko du eta dagokion lekuan puntu bat gehituko du.

Transkribatu (diktatu) ahotsez

Whatsapp-en, adibidez, ahots mezuak bidaltzera ohituta gaude, baina ba al zenekien ahotsez diktaketa egiteko aukera ere badugula? Teklatuak mikrofono gris txiki bat erakutsiko digu (ez dugu sakatuta mantendu behar, baizik eta ukitu soila eman) eta hitz egiten hasten garenean, esaten duguna transkribatuko du (idatzi).

Gaiak eta pertsonalizazioa

Teklatuko altuera ez da pertsonaliza dezakegun gauza bakarra. Kolorea emateko teklatuan sar ditzakegun hainbat tema daude, baita bestelako pertsonalizazio sorta bat ere. Teklatua martxan jarri besterik ez dugu egin beharko, Konfigurazioan sartu engranajearekin eta ondoren Temas atalean (teklatuaren kolorea aldatzeko) edo Preferencias aukeran (beste pertsonalizazioetarako).

Gustatuko litzaizuke zure telefonoaren oinarrizko funtzioei buruz gehiago ikastea? Ez galdu “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroa