Mezularitzako eta sare sozialetako appak gure hiztegietara hitz berriak gehitzen ari dira. Orain mezu zuzenak, mezu iragankorrak, bakarrik suntsitzen diren mezuak… dauzkagu. Gaur, KZgunea-tik, zertxobait nahasiak izan daitezken kontzeptuak argitzen saiatuko gara eta bakarrik desagertzen diren mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen diguten appak ere aurkeztuko dizkizuegu.

Wikipedia-ren arabera, zerbait iragankorra: gutxi irauten duen zerbait da. Iragankorra den zerbaitek bizitza laburra du eta denbora gutxian desagertzen da. Hau kontutan harturik, esan daiteke, bakarrik deusezten diren mezuak ere mezu iragankorrak direla, baina mezularitzako eta sare sozialetako appek eduki duten eboluzioaren ondorioz era ezberdinetan erabiltzen dira.

Mezu Iragankorrak

Nahiz eta aplikazio bakoitzak izen ezberdina ematen dien (estaduak, stories-ak…) mezu iragankor bezala kontsideratzen dira 24 orduko iraupena dutenak. Facebook-i dagozkien app-ek (Facebook, WhatsApp eta Instagram), besteak beste, euren ezaugarrien artean honelakoen bidalketa dute. Honelako edukiaren ikuspena gutxi gora behera publikoa izan ohi da, bakoitzak ezarritako pribatutasunaren arabera.

Bakarrik desagertzen diren mezuak

Mezu mota honek, iragankorren antzera, desagertzeko ahalmena dute, baina honelako edukia zuzenagoa da (pertsona batentzat bereziki), eta bidaltzaileak erabakitzen du zenbat denbora egongo den ikusgai. Beste inorrek ikusterik nahi ez dugun komunikazioetan erabiltzen da gehienbat.

Telegram

Honelako mezuak sortzeko, Txat sekretu bat sortu behar dugu. Berez deskatibatuta etortzen den aukera bada ere, Txat sekretuko pertsonaren perfilean sakatu ondoren aktiba daiteke, mezuak ikusgai egongo den denbora aukeratuz: segundo gutxi batzuetatik astebetera arte. Honek eragingo du adierazitako denboraren ondoren mezua bi aldeetan desagertzea.

Confide

Mezularitzako app hau gutxi ezagutzen da gure artean, batez ere ingurune enpresarial batean mezu seguruak bidaltzeko erabiltzen baita. Aplikazio honekin mezu bat jasotzen dugunean hitzak estalirik agertzen dira eta behatza gainetik pasatzen dugunean agertzen dira. Behin irakurrita, poliki-poliki desagertzen joaten dira guztiz desagertu arte.

Wicker Me

Mezularitza zifratua eta segurua interesatzen bazaigu, hau da gure appa. Deiak, fitxategi, argazki edo bideoen bidalketa ahalbidetzen du eta mezu bakoitza enkriptazio klabe ezberdin batekin bidaltzen du. Nork zenbat denborako sarbidea izango duen kontrolatzeko aukera ere eskaintzen digu.

Signal

Espioien filmetatik ia ateratako ezaugarriekin, pribatutasuna eta seguritatea nagusi diren appik onenetako bat dugu hau. Dei eta bideo-dei enkriptatuak egiteko aukeraz gain, mezu, fitxategi, argazki… bidaltzeko aukera eskaintzen digu. Txat bakoitzaren ezarpenetan sarturik mezuak zenbat denboraz egongo diren ikusgai, mezuen luzera maximoa, pantailari kaptura egiteko aukera desgaitu eta beste hainbat aukera eskaintzen ditu.

WhatsApp

Nahiz eta oraindik aukera hau ez daukan, ematen duenez 2020an zehar izango duen eguneratzeetakoren baten funtzio hau gehitzea espero da. Nolako ezaugarriak dituen eta nola dabilen jakiteko itxaron egin beharko da, baina blogeko etorkizuneko sarreraren batean azalduko dugu zalantzarik gabe.

Hemen itxarongo dizuegu!

WhatsApp-eko komunikazioei buruz gehiago jakin nahi duzu? Ez izan zalantzarik eta eman izena gure ikastaroan: WhatsApp. Bapateko mezularitza zure Smartphonean