Egunero Googlen gauzak bilatzen ditugu, baina etekinik handiena ateratzen al diogu? Normalean ez. Bilaketak egiteko garaian erabili ditzakegun aukerak hainbestekoak dira, ezingo genituzkela denak zerrendatu, baina sarrera honetan erabilgarrienak deritzogunak bildu ditugu.

Googleren bilatzailearekin egin daitezkeen gauza gehiago interesatzen zaizkizu? Sartu Ahots aginduak zure Smartphonerako sarrera honetan informazio gehiagorako

  • Alarmak / gogorapenak: Googleren bilatzaileak Asistentearen hainbat funtzio erabiltzen ditu. Eman diezaizkiokegun aginduen artean ordu zehatz batean joko duen alarma jartzea edo zerbait gogora diezagula dira.
  • Kalkuladora: aukera hau bilatzailean idatziaz batera, kalkuladora bat aterako zaigu gure kalkuluak egin ditzagun.
  • Burbuila nibela:  zerbait nibelaturik dagoen edo ez jakin nahi dugunerako, “Nivel de burbuja” idatziz gero bilatzailean, azalera baten gainean jarriz gero zuzen dagoen edo ez esango digun indikatzailea agertuko zaigu. Mugikorrari funda kentzea eta botoirik ez daukan aldetik erabiltzea gomendatzen da.
  • Txanpon bilakatzailea: Dolarrak, librak, euroak… eta gainerako txanponak zein baloretan aldatezen diren jakitea posible da, bilakatzailearekin.
  • Itzuli/Definitu: hizkuntza berri bat ikasten ari direnentzat, bidaian daudenentzat edo kuriositate hutsez, ondorengo esaldia bezalako zerbait idatzi genezake: “Traducir hola al inglés” eta Google Traductorren sartuko gara. Aldiz bilatzen duguna definizioa bada: “Define destazar” eta gure azalpena izango dugu.
  • Ireki Appak: Interesatzen zaigun apparen izena idatzita, gure gailuan instalatuta baldin badaukagu, Googlek ireki egingo digu.
  • Jangaien kaloriak kontrolatu: Googlek osasuna mantentzen ere lagun diezaguke, Operación Bikini-an burubelarri sartuta bagaude edo ez, “calorías croisant” idatzita edo edozein jangai, Googlek estimatutako kaloria kantitatea emango digu (kontutan hartuta janariak dituen gozagarriek edo duen tamainak hauen gorakada edo beherakada ekar dezaketela).

Ikasi Googleren funtzionalitate guztiei etekina ateratzen gure urrutiko ikastaroarekin ‘Erabili profesionalki Google aplikazioak