Smartphone bat erabiltzen baduzu, ziurrenik Chrome instalatuta izango duzu nabigatzaile lehenetsi gisa, Android gailuetan instalatuta etortzen baita normalean. Chrome nabigatzaile erabilienetakoa da, baina, beste alde batetik, biltegiratzeko eta memoriarako espazio dezente behar duen nabigatzailea ere bada. Hori eragozpen bat izan daiteke, adibidez, gure gailua gama baxukoa bada.

Hori gertatzen bada, baliteke nabigatzeko orduan zerbait motela joatea. Irtenbidea nabigatzaile arin gisa ezagutzen dena erabiltzea da.

Nabigatzaile arinak nabigatzaile azkarrak dira, leku gutxi behar dute eta oso baliagarriak gerta dakizkiguke Interneten modu arinagoan nabigatu nahi badugu.

 

Androiderako 5 nabigatzaile azkar eta arinak

Gaur KZgunean Android gailu bat edukiz gero zuretzat interesgarriak izango diren 5 nabigatzaile arin erakutsiko dizkizugu.

Opera Mini

Opera nabigatzaile ezagunaren bertsio arina aukera bikaina da baliabide gutxiko gailuetarako. Publizitatea blokeatuta dago. Hasierako pantailara bisita gehien egiten dituzten guneak gehitzeko aukera ematen du, eta erlaitzetan zehar hainbat orri aldi berean irekita izateko aukera ematen du, baita erlaitz pribatuekin modu ezezagunean nabigatzeko aukera ere. Era berean, Modu Irakurketa ere badu eta orriak gorde daitezke konexiorik gabe irakurtzeko.

Browser Lite

Nabigatzaile ultra arina, modu ezezagunean nabigatzeko aukera ematen duena, web nabigazioaren historialik gorde gabe. Gogokoak gorde daitezke iturriaren tamaina doituta dago eta keinu funtzio aurreratua du ere. Adobe Flash Player jasaten du.

Navegador Via

Tamaina txikiko nabigatzailea (0,5 Mb baino gutxiago), hasierako orria pertsonalizatzeko aukera ematen duena eta iragarkiak blokeatuta dituena. Orrialdeak gorde ditzakezu aurrerago irakurtzeko, eta irudien karga adimenduna duzu. Helbideen barra nabigatzailearen goiko edo beheko aldean jar daiteke. Orrien itzultzailea du eta testu tamaina doitua du.

Brave Browser

Nabigatzaile azkarra, segurua eta pribatua, iragarkien blokeatzailea duena. Markatzaileak modu seguruan sinkronizatzen ditu, eta arakatzen zaituzten iragarkietatik babesten zaitu webgunean nabigatzen duzun bitartean, zure pribatutasuna babestuz. https Everywhere (datu zifratuen trafikoa) eta komandoen sekuentzien blokeoa ditu.

Navegador Mint

Nabigatzaile arina eta oso azkarra. Iragarkiak automatikoki blokeatzen ditu. Gaueko modua du, baita ezezaguna ere, modu seguru eta pribatuan nabigatu ahal izateko, bilaketaren historian arrastorik utzi gabe. Irudiak murriztu daitezke automatikoki, datuak aurrezteko.

 

Nabigatzaile hoauetakoren bat erabili nahi duzu zure mugikorrean? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneako “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”  ikastaroan