5G-a edo mugikorren konexioaren abiadura handituko duen bosgarren generazioa, denon ahotan dagoen kontzeptua da, eta gaur KZguneatik zer den azaldu nahi dizugu. Denbora daramagu gaiaz entzuten, eta operadoreak eta mugikor fabrikatzaileak hasi dira dagoeneko lehenengo iragarkiak aurkezten.

Mugikorren bosgarren generazioaren teknologia, zure mugikorrak erabiltzen duen Interneta da, edozein lekutan, Internetera konektatzeko aukera emango dizuna. Beraz, ez duzu kontzeptu berri bezala pentsatu behar, izan ere, 4G teknologiaren ondorengoa baita.

5G-ak telefonoz deitzeko aukera emango dizu, mezuak bidali ere, baina batez ere, Interneten askoz ere azkarrago nabigatu ahalko duzu. Horrela, aparailu gehiago une berean konektatzeko aukera eskainiko dizu.

Webgune bat edozein artxibo bezain azkar ireki ahalko duzu, eta abiadura berri honekin, bideoak Ultra HD edo 3D aukeran arazorik gabe kargatu ahalko dituzu.

Bosgarren generazioaren abantailak

5G-a ezinbesteko teknologian bihurtuko da, izan ere, gero eta aparailu gehiago konektatzen ari gara, eta honetarako, kapazitate gehiago behar da.

Teknologia berriaren abiadura askoz azkarragoa izango da eta edukiak konturatu gabe jeitsi ahalko dituzu.

Sortasun txikiagoa izango du, hau da, akzio bat burutzeko behar den denbora, eskatzen duzutetik, exekutatzen den arte, txikiagoa izango da.

Internet eta lainoarekin interakzioak ia berehalakoak izango dira. Hau da, lainoan edo memorian daukazun argazki bat irekitzeko beharko duzun denbora ia berdina izango da.

Bosgarren generazioarekin pausu berri bat emango duzu, eta inguruan daukazun guztiarekin konektatzeko aukera izango duzu, komunikazioez gain, automobilgintza, medikuntza, osasuna edo gure etxeekin esaterako.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure mugikorra erabiltzen ikas ezazu