Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Nahiz eta asko errepikatu, begiratu al dituzue KZguneako azken nobedadeak? Beti dago zerbait interesgarria bere blogean irakurtzeko edo bere YouTubeko kanalean ikusteko. Gaur nobedadeak daude webgune nagusian, izan ere, zuzeneko prestakuntza zerbitzua jarri dute martxan.

KZguneko orrian sartu bezain laster konturatu naiz. Han bertan, urrutitik eskaintzen dituzten zerbitzu guztiekin egiten duzu topo, eta “Bideokonferentzia bidezko prestakuntza” dioen esteka espezifiko bat dago. Hau berria da!

Asmatuko zenutenez ez dut asko itxaron klik egiteko. Beraz, aurkitu dudana kontatuko dizuet.

Bete beharreko inprimaki bat dago. Nahikoa da ohiko harremanetarako datuak, lehentasun-ordutegia, probintzia, hizkuntza jartzea eta, azkenean, ikastaro askoren artean aukeratu ahal izango dugu. Bat baino gehiago aukera dezakegu, beraz, nik hiru aukeratu ditut.

Egun gutxi barru gurekin harremanetan jartzen dira, data bat proposatzen digute eta esteka bat jartzen dute ikastaroan sartzeko. Ordenagailua, tableta edo smartphonea erabil ditzakegu prestakuntza egiteko. Nik jada probatu dut eta esperientzia bikaina izan da.

Interneterako konexioa eta ikasteko gogoa duen beste inor? Begiratu KZgunearen orrialdean eta apuntatu. Agian elkar ikusiko dugu ikastaroren batean!!

KZgunean ikusiko dugu elkar!!