Argazkiak gure bizitzaren zati garrantsitsu bat dira. Dagoeneko, ez daude bakarrik gure kamerarekin edo mugikorrarekin ateratzen ditugunak, gaur egun ere, Whatsapp-en bidez, posta elektronikoz, gainerako sare sozialez ere aliegatzen zaizkigu. Normalean argazki hauetako askok gure profiletan edo sare sozialetan jarri nahi ditugu. Argazki horiek, askotan, Sareetan igo baino lehenago ukitu nahi izango  ditugu. Nora nahiz zoazela, zure argazkiak ukitu ahal ditzakezun, argazki-editore eramangarrien batzuen zerrenda azalduko dizugu.

Zure argazkiak ukitzen ikasi nahi duzu? Eman izena gure “ Zure argazkiei etekinik handiena atera GIMPekin” ikastaroan

Argazki-editore eramangarriak, kide handiak dira argazkiak ukitzeko zure ohiko ordenagailutik kanpo zaudenean. Programa hauek pendrive batean instala daitezke eta, beraz, leku batetik bestera eraman ahal dituzu ordenagailuan instalatu beharrik gabe. Amaiarazizko argazki ukituak berreskuratzeko modu ezin hobea da. Gaur, KZgunean, argazki-editore eramangarri nagusiez hitz egingo dizugu.

GIMP

Badakizunez, Gimp argazki-editore onenetakoa da, eta horregatik bertsio eramangarria da deskargatuenetako bat. Euskarri eramangarrian, ohiko egitarauan dauden funtzio berberak aurki ditzakezu. Irudi-editore hau osatuena da, edizio honetako tresna nagusiak baititu: geruzak, pintzelak, iragazkiak, formatu desberdinen konbertsioa, etab.

Hemendik deskarga dezakezu.

Fotografix

Argazki-editore honen abantailarik handiena oso arina dela da, bereziki gure pendrivek espazio murriztua badauka. Argazki-editore baten oinarrizko funtzioak eskaintzeaz gain, zenbait aukera aurreratuak ere baditu, hala nola klonoa, hautatze-tresnak edo Gimp naiz Photoshop-eko artxiboak ikusteko aukera.

Hemendik deskarga dezakezu.

PickPick

Edizioa baino gehiago duen programa bat bilatzen baduzu, PickPick zure aukera izan ahal da. Irudiak editatzeko tresna ona izateaz gain, programa eramangarria pantaila-irudiak egiteko ere erabiltzen da. Besteak beste, formatuak bihurtzeko, sortzeko eta argazkiak ateratzeko aukera eskaintzen du.

Hemendik deskarga dezakezu.

FotoSketcher

Irudi-edizio munduan hasi berria bazara eta programa zail bat ezbaduzu nahi, FotoSketcher aurkezten dizugu. Programa eramangarri honek oso erraza da. Modu errezan transformazio ikusgarriak sortzeko ezin hobea da. Edozein editoreren oinarrizko tresnak edukitzeaz gain, filtro asko eta 20 efektu baino gehiago ditu.

Hemendik deskarga dezakezu.

Eman izena gure ” Zure argazkiei etekinik handiena atera GIMPekin” ikastaroan