Gaur KZgunean Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak atera duen “miDGT” aplikazioari buruz hitz egin nahi dizugu. Aplikazio honekin zure gidabaimena telefono mugikorrean eraman ahal izango duzu.

 

 

Aplikazioa instalatu ondoren, zure gidabaimena edukitzeaz gain, honako informazio hau izango duzu zure telefonoan:

  • Zirkulazio-baimena.
  • Zure ibilgailuen fitxa teknikoa: marka, modeloa, bastidorea eta zilindrada.
  • Ingurumen-bereizgarria.
  • Azken IAT-ko datuak.
  • Egungo aseguru-etxea eta aseguruaren datak.
  • Zure puntu-saldoa.
  • Harremanetarako datuak eta helbidea (editagarria).
  • Abisu eta alerta interesgarriak, kontuan hartzeko datak (IAT edo asegurua iraungitzea).
  • DGTren, trafikoaren eta bide-segurtasunaren inguruko albisteak.

Nola sar naiteke miDGT-n?

Ezer baino lehen, alta emanda egon beharko duzu cl@ve sisteman (nortasun elektronikoa, Estatuko Administrazio Orokorrarekin elektronikoki harremanetan jartzeko) miDGT sisteman sartu ahal izateko. Aplikazio honetan sartu ahal izateko administrazioaren beraren erabiltzaile eta pasahitz ofiziala jasoko duzu.

Komeni da segurtasun-sistemaren bat aktibatuta edukitzea mugikorrean, patroi edo hatz-marka gisa; izan ere, hala ez bada, zure datuak babesteko eta zu bakarrik sar zaitezkeela ziurtatzeko, berriz identifikatu beharko duzu cl@ve aplikazioaren sarbide guztietan.

Baldintza tekniko gisa, beharrezkoa da zure gailu mugikorrak gutxienez 1Gb RAM memoria eta 50Mb leku libre izatea.

Aplikazioak QR kode bat sortzen du, besteei (segurtasun-agenteei) dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko aukera ematen diena. Segurtasun-arrazoiengatik erabilera eta denbora mugatua duen kodea da, eta horren bidez gidabaimen fisikoan dauden datuak erakusten zaizkigu.

Bestalde, zuk ere egiazta ditzakezu dokumentuak, aplikazioak aukera ematen baitu DGTk emandako dokumentu ofizialak benetakoak diren egiaztatzeko, haietan dagoen barra-kodea edo QR irakurriz.

Horretarako, aldez aurretik baimena eman beharko zenioke aplikazioari gailuaren kamerara sartzeko.

Aplikazioa Android eta iOS-erako eskuragarri dago.

 

“MiDGT” instalatu nahi duzu zure mugikorrean? Zalantzak badituzu, eman izena KZguneako  “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan