Wifi publikoa pasahitzik ez dutenak edo nahiz eta pasahitza eduki, hauetara jende asko konektatzen denak dira. Ohituraz, doako Wifi bezala identifikatzen ditugunak dira: taberna, hotel, zentro komertzialak… Gure inguruan bilatzen ditugu errekurtso edo salbamen bezala gure megak aurreztu ahal izateko.

Kontutan hartzen ez duguna sare hauetara nor dagoen konektaturik, zein datu bidaltzen diren… ezin dugula kontrolatu. Gaur Kzguneatik honelako sareetara konektatzeak dakartzan arriskuei buruz hitz egin nahi dizuegu, eta baita babesteko pauta edo gomendio batzuk eman ere.

Wifi irekien arriskuak

  • Wifi sarea bilatzen badugu konektatzeko izaten da. Kablerik erabiltzen ez dugunez, iruditzen zaigu bidaltzen eta jasotzen dugun informazioak ez duela inolako arriskurik. Egiaz, pasahitzik ez duten sare ireki hauetan, konektaturik dagoen edonork hau “irakurtzeko” aukera izango duela inolako aparatu berezirik gabe edo espezialista izan gabe. Pasahitza dutenetan, seguritate sistema eta erabilitako pasahitzaren araberakoa izango da hau.
  • Sare publiko batetara konektaturik, gure gailua ikusgai bilakatzen da besteentzat, bertara konektaturik daudenak nortzuk diren ikusteko aukera dutelako. Gu “Ikusteko” aukera badute, edonolako erasoak jasateko ahultasuna daukagu.
  • Aurreko puntuarekin erlazionaturik, gaizkia egin nahi diguten pertsonak, gure gailua birus batekin infektatzen saia daitezke, gure gailua kaltetuz edo informazioa lapurtuz.

Gomendioak

  • Suebaki bat instalatu: informatika munduan, suebakia, firewall ere deitua, baimenik ez duten sarbideak ekiditeko eta aldi berean baimendutako komunikazioak ahalbidetzeko erabiltzen den sistema informatikoaren zati bat da. Doako hainbat aukera topatu ditzakegu.
  • Antibirusa, beti eguneratuta: antibirusak birus informazioak detektatu eta deuseztatzea helburu duten programa informatikoak dira. Gure gailuetan instala ditzakegun hainbat aukera ditugu.
  • Aplikazioak eguneratuta: gure programak/aplikazioak eguneratuta edukitzea garrantzitsua da, gure gailuetara sarbidea ahalbidetzen duten errore edo zuloak eduki baititzakete; eguneratuta edukirik arrisku hau ekiditen dugu.
  • Sinkronizazioa itzali: segurtasun kopiek Wifi konexio egonkorrak erabiltzen dituzte gure informazioa gordetzeko: argazkiak, kontaktuak, agendak… automatizaturik badauzkagu, interesgarria izango litzateke desaktibatzea, bakarrik egin ez daitezen.
  • Beste erremediorik ez badago, WPA edo WPA2 segurtasuna duten sareak erabili: hainbat segurtasun sistema ezberdin daude sareei dagokienean. Sarearen konfigurazioan informazio hau ikusi daiteke. Ziurrenak WPA eta WPA2 dira. Kosta ahala kosta ekidin beharrekoak WEP sareak dira, inolako seguritaterik ez baitute eskaintzen.
  • Transakzio bankarioak, online erosketak edo datu pertsonalen edonolako bidalketa eskatzen duen edozer saihestu, informazio honek sarean zehar bidaiatzen baitu eta aurrerago esan dugun bezala, zailtasun handirik gabe edonork ikus baitezake.
  • Https seguritate protokoloak erabiltzen dituen web-orrialdeetatik nabigatu eta batez ere, pasahitz bera toki guztietan erabiltzea saihestu.