Whatsappak gutxi ezagutzen diren funtzio batzuk ditu, eta hauetako batzuek nahasmena sortu dezakete, beste batzuen antzekoak direlako eta ez dakigulako edo ulertzen ez dugulako hauen funtzionamendua. Antzekoak diren funtzio hauetako bi ditugu difusio zerrendak eta taldeak dira. Gaur KZgunean gauza bakoitza zer den eta dituzten ezberdintasunak azaltzen saiatuko gara.

Zer da difusio zerrenda?

WhatsApp-ak berak ematen duen azalpenaren arabera, difusio zerrenda batekin mezu bat talde bati zuzenean bidaltzeko erabiltzen da. Zerrenda hau gordeta geratuko da, nahi adina aldiz erabili dezakegularik. Mezu hauen jasotzaileek mezu indibidual bat bezala jasoko dute eta euren erantzunak ez dira besteegana iritsiko. 256 partehartzaile arte gehitu daiteke.

Zer da talde bat?

Talde bat gure lagun, senitarteko edo lankideekin harremanetan jartzeko era da. Partehartzaile bakoitzak mezuak jaso eta bidaltzeko aukera du taldean eta gainontzekoek ere jasoko dute. 256Ko limitea du taldeak ere.

Eta ezberdinatasuna?

Talde batean mezuak partehatzaile guztiek jasotzen dituzte, era honetara guztiek dute erantzuteko aukera eta erantzunak ere denei iristen zaizkie.

Zerrenda batean aldiz, zerrenda sortu duenak mezuak bidal ditzake partehartzaile guztiei, baina jasotako erantzunak pertsona honi bakarrik iritsiko zaizkio, zerrendako gainerako partaideek ez dute ikusiko.

Zerrendan, zenbaki bat sartu nahi badugu, pertsona horrek ere gure zenbakia edukitzea beharrezko da. Horrela ez balitz, ezingo zaio idatzi. Taldean aldiz, gure zenbakia badaukate edo ez sartu ditzakegu.

Nola sortzen da difusio zerrenda?

WhatsAppeko pantaila nagusian, Aukera gehiago (hiru puntuak) sakatuko dugu, eta ondoren Nueva Difusión, gero difusio zerrendako partaideak sartuko ditugu. Gure zenbakia daukatenak soilik sartu ahalko ditugu bertan. Difusio zerrenda sortu ondoren, gure mezua(k) idatziko d(it)ugu.

Nola sortzen da taldea?

Taldea ere apparen pantaila nagusitik sortzen da, baina kasu honetan, Aukera gehiago atalean, Nuevo Grupo aukeratuko dugu. Behin taldekideak hautatuta, taldeari izena sartu behar zaio. Gaur egunean, talde batean norbait baimenik gabe sartzea delitu izan daitekeela kontuan hartu behar dugu (informazio gehiagorako kontsulttu AEPD – Agencia Española de Protección de Datos– ko webgunean).

 

WhatsAppari buruz gehiago jakin nahi duzu? Ez izan zalantzarik eta eman izena gure “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan.