Google PlusGoogle Plus, Googlek sare sozialetan egin duen apustu tinkoa 2.0 web izenekoarekin batera iritsi ziren sare sozialak; une horretara arte, Internet kontsultarako lekua izan zen, elkarrekintza gutxikoa. Pixkanaka sare sozialak agertzen hasi ziren: Facebook, Tuenti, Linkedin…

Horrekin lotuta, Googlek, Interneteko erraldoietako batek, ez zuen gutxiago izan nahi, eta Gmail postan sartutako Sare Soziala sortzeko saiakerak egin zituen: Google Buzz izena eman zion. Aditu batzuen iritziz, ez zuen lortu aurretik zeudenei itzalik egiterik, baina orain berriz ekin dio erasoari sare sozial berri batekin: Google Plus.

Sare berri honen berrikuntzak:

Kontaktuak, zerrendetan egon ordez (Facebooken hala daude), zirkulutan antolatzen dira, eta kontaktuak gehitu daitezke gainean klik egin eta arrastatuta. Argitaratutako edukia ez dute gure kontaktu guztiek ikusi beharrik, zein zirkulutan argitaratu nahi dugun zehaztu dezakegu. Gainera, gure kontaktuak zirkulu batekoak baino gehiagotakoak izan daitezke.

Google Zirkulua

Googleren bilatzailearen teknologian oinarritutako bilatzailea du, eta horrek bilatuko ditu Google+ barruko edukiak.

Feed RSS sortzeko aukera ematen du, edozein erabiltzaileren argitalpenekin.

Youtubeko bideo bat taldean ikusteko aukera eskaintzen du, eta aldi berean konektatutako gainerako erabiltzaileekin komentatzekoa.

Oraingoz Beta bertsioan dago; beraz, gonbidapen bidez soilik sar daiteke bertara, bere garaian Gmail postarekin gertatu zen bezala.

Sortu eta 15 egunera dagoeneko 10 milioi erabiltzaile zituen. Ez da oso kopuru altua, beste batzuekin alderatuz gero, baina hasieratan haietako askok nahi izango zuketen halako hazkunde izugarria.

Zer iritzi duzue sare berri honetaz?

Denborak esan beza zer garrantzi izango duen sare sozial berri honek. Guk haren potentzialari begira jarraitu eta informazioa emango dizuegu. Google Pluserako gonbidapena jasotzeko zortea izanez gero eta erabiltzen hasiz gero, konta iezaguzu nola funtzionatzen duen eta zer etorkizun ematen diozun.