2011ko otsailaren erdialdera METAPOSTA zerbitzua funtzionatzen hasi zenetik, KZguneak METAPOSTAn bertaratutako alta izapidetzeko zentro ugari ditu. Ziurtagiri digitalik ez dutenentzat pentsatuta, NAN aurkeztearekin bakarrik erabiltzailea eta pasahitza eskuratu ahal izango dira METAPOSTA plataformaren aukerez gozatzeko.
2012 honetan, KZgune zentroetan xede horretarako eskuragarri dauden zentroetatik izapidetutako METAPOSTAKO bertaratutako altek txartel-irakurgailu elektronikoa jasoko dute. Hori horrela, erabiltzaile berriek on line eta beren etxeetatik izapidetu ahal izango dituzte aitortutako identifikazio digitala edo ziurtagiri digitala eskatzen duten eragiketa guztiak.
Ziurtagiri hori falta izanez gero, KZguneak IZENPEri, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako enpresa ziurtatzaileari, ziurtagiri digitalaren eskaera egitea ere errazten du.
Ondoren, METAPOSTAKO bertaratutako alta eskatzeko eta txartel-irakurgailu elektronikoa jasotzeko KZguneko zentroen zerrenda azalduko dugu.
| Gipuzkoa | Bizkaia | Araba |
| Irun | Portugalete | Laudio |
| Donostia. Alderdi Eder | Basauri | Amurrio |
| Donostia. Okendo | Bilbao. Dusto | Vitoria-Gasteiz. Aldaba |
| Errenteria | Bilbao. Zorrotza | Vitoria-Gasteiz. Arriaga |
| Arrasate | Bilbao. Otxarkoaga | Vitoria-Gasteiz. El Pilar |
| Azkoitia | Bilbao. Basurto | Vitoria-Gasteiz. Hegoalde |
| Azpeitia | Bilbao. Begoña | Vitoria-Gasteiz. Ibaiondo |
| Beasain | Getxo. Algorta | Vitoria-Gasteiz. Iparralde |
| Bergara | Amorebieta | Vitoria-Gasteiz. Lakua |
| Eibar | Gernika | |
| Elgoibar | Mungia | |
| Oñati | Arrigorriaga | |
| Zarautz | Leioa | |
| Zumarraga | Durango | |
| Aretxabaleta | Ermua | |
| Deba | Erandio | |
| Lazkao | ||
| Legazpi | ||
| Ordizia | ||
| Urretxu | ||
| Zumaia |
Sar ezazu zure iruzkina