Martxoaren 16an, Villanueva de la Serenako (Badajoz) Enpleguaren Eremu – Jakintzaren Zentro Berria (NCC) bisitatu zuen KZguneak. Extremaduran alfabetatze teknologikoaren arloan lan egiten duten 45 zentroetako bat da, hain zuzen ere.

Extremadurako Autonomia Erkidegoan era estrategikoan banatuta dauden eremu publikoak dira NCCak, teknologiaz hornituta daudenak eta alfabetatze teknologikorako prozesuaz arduratzen diren adituak dituztenak.

Gaur egun, alfabetatze teknologikorako plan bat ari da gauzatzen NCCetan. Plana Europako Gizarte Funtsak eta Extremadurako Gobernuak (Extremadurako Enplegu Zerbitzu Publikoaren bidez) finantzatzen dute, eta Extremadurako Herri Unibertsitateen Elkarteak (AUPEX) kudeatzen du.

Ekimenaren bidez lanerako orientabideak eman nahi dira, langabeei babesa eman nahi zaie lana modu aktiboan bilatzeko prozesuan, eta enpleguari begirako trebakuntza eman nahi da, berrikuntza eta teknologia berrien erabilera ardatz hartuta.

Enplegu- Jakintzaren Zentro Berria

Villanueva de la Serenako Enpleguaren Eremu - Jakintzaren Zentro Berria