Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP) Informazioaren eta Teknologia Berrien Gizartearen Batzordeak aho batez erabaki du Telezentroen Sarearen Komunitate Elkarteak abian jarritako plan estrategikoa babestea; izan ere, “funtsezko baliabidea da ekintzailetza, gizarte berrikuntza eta enplegua garatzeko, noiz eta gure herrialdeak baliabide horren premia duen une honetan”.
José Antonio Rodríguez Salas, Jungo (Granada) alkatea eta Informazioaren eta Teknologia Berrien Elkartearen Batzordeko kidea da, eta bera arduratu da, hain zuzen, Telezentroen Sarearen Komunitate Elkarteak proposatutako plan estrategikoa FEMP Batzordearen aurrean aurkezteaz, martxoaren 28an.
Telezentroen Sarearen Komunitate Elkartearen ohiko IV. Batzarrean (KZgunea da, hain justu, bertako lehendakariordea) onartutako plan estrategikoa, azken batean, telezentroak ixtea galarazteko asmoz eta errentagarritasun eta bideragarritasun ekonomikoa izango duten Gizarte Berrikuntzarako Zentro bihurtzeko asmoz osatu da.
Plan horrek, zehazki, kudeaketa eredu berri bat dakar, 5 urteko epean telezentroak errentagarriak izan daitezen. Planaren oinarriak izango dira, beraz, Elkarteak telezentroen sareen kudeaketan duen eskarmentu handia batetik, eta berrikuntza eta gizarte ekintzailetzarako proiektuak abian jartzea, bestetik.
Telezentroen Sarearen Komunitate Elkartearen lehendakariak, Juan Francisco Delgado jaunak, eskerrak eman dizkio FEMPri, 8.000tik gora udalerriren onurarako izango den Plan honi babesa emateagatik. Izan ere, plan honek ez die soilik mesede egingo ixteko mehatxupean dauden Telezentro erakundeei, baizik eta baita euren iraunkortasunari begira pauso handia eman dutenei ere. “Udalen mende dauden 2.800 baino zuzeneko lanpostu gehiagok eta 3.5 milioitik gora erabiltzailek gozatu ahal izango dute planaren onuraz; ondorioz, FEMPk aurrerapauso erraldoia eman du, Udalen babesarekin batera, Plan hau bideragarria izan dadin”.
Sar ezazu zure iruzkina