“Irun Ekintzan” Garapen Ekonomikoa eta Lanbidearen aldeko paktuaren barruan, Irungo udaletxeak maiatzaren 20tik 24ra “Lan-bilaketarako Sare sozialen Astea” antolatu du. KZguneak bere babesa eman dio ekimenari eta modu aktiboan hartuko du parte aste osoan zehar.

“Laneratze eta Kualifikazioaren” mahai sektorialak 5 egunean zehar egingo diren lantegi eta ikastaroz osaturiko programa artikulatu du. Bertan hain ezagunak diren Twitter edo LinkedIn bezalako sare sozialak izango dira protagonista, beti ere lanaren bilaketara zuzenduko direlarik. Tailerren eskaintza hau KZguneak antolatzen dituen sare sozialen inguruko oinarrizko ikastaroekin uztartuko da.

Interesa duten pertsona guztiek eman ahal izango dute izena El Espazion (Anaka Kalea, 27) eta KZgunea zentruan (Pio XII plaza); bi leku hauek izango dira, gainera, esandako doako tailer eta ikastaro hauen eszenatoki. Guztira, 15 leku egongo dira libre tailer bakoitzerako, nahiz eta aforoa areagotzeko aukera izango den, eskaria handia balitz.

Esteka honetan aurkituko dituzue antolaturiko saio guztien ordutegiak eta bestelako informazioa.