Gustoko musika CD askotan biltzen genuen garai batean. Gaur egun interneti esker iraganeko oroitzapena besterik ez da. Entzun zure gustoko musika eta podcastak sarean: edozeinen eskura dago! KZguneak erakusten dizu nola lortu.

entzun zure gustoko musikaFreeDigitalPhotos.net

Egun makina bat webguneren bitartez miloika abesti entzun ditzazkegu oso era errrazean. Baina ez hori bakarrik; gure lagunekin partekatu dezakegu musika hori edota entzuteko zerrendak egin ditzakegu. Guzti hau doan egin dezakegu ordenagailura deskargatu gabe gainera. Zenbait kasutan ordainpeko harpidetza egin dezakegu aukera gehiago izateko.

Azken aukera hau doakoa baino osatuagoa da. Streaming (etenik gabe) bidez entzuketa egin dezakegu nahi izanez gero.

Musika sarean entzuteko zerbitzuak aurkezten dizkizuegu jarraian.

Entzun zure gustoko musika sarean zerbitzu hauek erabilita

Spotify

Lagun askoretzat hau da aukera hoberena eta ezagunena. Bere 20 milioi abestien bilduma erabilita, zerbitzu honek musika entzuteko eta zerrendak egiteko aukera eskaintzen dien erabiltzaileei erabat doan.

Discover aukerak guk eta gure lagunek aurretik entzun dutenean oinarrituriko gomendioak eskaintzen dizkigu. Irratia atalean abestiak entzungo ditugu, aukeratu ditugun abeslarien, kanten eta musika mota ezberdinen arabera.

Spotifyren doako zerbitzuak idaztokian, mugikorrean edota tabletean erabiltzeko aukera eskaintzen du. Hori bai, iragarkiak entzun beharko ditugu. Idazmahaiko bertsioan sei hilabetean mugarik gabe entzu ahalko ditugu, hortik aurrera 10 ordu hilero entzun ahalko ditugu.

Grooveshark

Spotifyren alternatibarik garrantzitsuenetarikoa da. Berehala miloika kanta entzun ahalko ditugu, eta entzuteko zerrendak egin. Zerrenda hauek gorde daitezke ondoren entzuteko.

Musicovery

Entzun zure gustuko musika zure aldartearen arabera.

Shuffler.fm

Entzun zure gustoko musika; musika ezaguna erakusten duen sareko irratia dugu.

Deezer

Sreaming bidez musika entzuteko zerbitzari osatua daukagu berau.

Doaneko bertsioan zure gustuko musika 2 ordutara mugatua egongo da. Ordainpekoan mugagabea izango da. Entzun zure gustoko musika irrati ezberdinak entzunaz, karpetak eta entzuteko zerrendak sortzeko aukera dugu, musika jaisteko beharrik gabe. Beste erabiltzaileen abestien zerrendak entzuteko aukera izango dugu eta abeslarien jarraitzaileak izateko aukera dugu.

8tracks

Entzun zure gustoko musika antzinako cassettetan legez, 8 abesti entzuteko aukera dugu partekatu ahalko ditugun kanten zerrendetan sare sozial honetan.

Edozeinek abestiak doan entzun ditzazke, ez baitago iragarkirik. Gure gustu musikalen arabera bilaketak egin ditzazkegu eta baita musika motaren arabera ere.

Ex.fm

Entzun zure gustuko musika sare sozial indartsu honen laguntzaz.

Stereomood

Egiten duzun jardueraren arabera musika mota bat eskainiko dizu zerbitzu honek.

Sarean bideo eta entzuteko artxiboak partekatu ahal dira. Zerbitzu mota hau podcast deitzen da eta RSS banaketa zerbitzuaren bitartez harpidetza egin dezakegu eta dokumentuak jaitsi edota entzun ahalko ditugu noiznahi.

Podcastak igo eta entzuteko zerbitzuak:

Spreaker

Era oso erraz batean gure irratia sor dezakegu

Rdio

Entzun zure gustoko musika eskaeraren arabera zerbitzu honetan eta 20 miloi abesti baino gehiago entzun ditzazkegu. Hilabeteko harpidetzaren bitartez kantak bilatu eta entzun ditzazkegu erabat doan. Facebook edo posta helbide bitartez konekta gaitezke eta doaneko bertsioan sei hilabetez entzun dezakegu gure gustoko musika.

Podomatic

Gure grabaketak igo ditzazkegu eta Podcaster bilgune bat aurki dezakegu bertan.

Live365

Erabiltzaileek sortutako milaka programa aurki ditzazkegu eta noski gureak ere jar ditzazkegu.

 Jamendo

Doaneko musika zerbitzari handiena da. Creative Commons lizentziapean daude hona igotako musika artxiboak. Musika beraz entzun, jaitsi eta elkarbanatu dezakegu erabat doan. Ez dago iragarkirik ezta mugarik musika entzuteko. Kantak elkarbanatu ditzazkegu sare sozialetan, entzuteko zerrendak sortu eta gogoko bezala markatu ere. Artista eta kanten arabera bilaketak egin ditzazkegu.

iVoox

Podcastak jaitsi, audioak elkarbanatu, irratsaioak zuzenean entzun eta baita audioliburuak entzun ahalko ditugu ere zerbitzu honen bitartez.

Ikusten duzuen moduan aukera zabala dago musikaz gozatzeko eta nahi ditugun grabaketak entzuteko. Nahi dituzuenak erabiltzera gonbidatzen zaituztegu eta zer iritzi duzuen beraietaz konta diezaguzuen gura genuke ;).